Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Arabako gazteei etxebizitza erosteko abalak emateko programa

Arabako gazteei etxebizitza erosteko abalak emateko programa


IRAGARLEA
Arabako Foru Aldundia. Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Saila
DATA
2025-11-30
Emantzipaziorako laguntzak gazteentzat

Baldintzak:

a) Adinez nagusia izatea eta hogeita hamasei urtetik gorakoa ez izatea. Betekizun hori eskabidea aurkezten den urteko urtarrilaren batean bete beharko da. Titular bat baino gehiagoko finantzaketen kasuan, nahikoa izango da horietako batek baldintza betetzea.

b) Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean jarraian eta etenik gabe bizitzea abalaren eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan.

c) Jabetza-erregimenean eskuratzen den lehenengo etxebizitza-erosketa izan behar du.

Gazteentzako abalen programaren xedea da aldi baterako estaldura eta estaldura finantzarioa ematea, izaera pertsonalekoa, ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek lehen etxebizitza erosteko, kaudimendunak izan eta baliabideak izan arren, horretarako beharrezkoa den aurrezpenik ez badute.

Laguntzak eskatzen dituzten gazteek programan harpidetutako finantza-erakundeen bidez egingo dute.

Programari atxikitako finantza-erakundeek honako funtzio hauek beteko dituzte: a) Etxebizitzaren erosleen eskaerak jasotzea. b) Beren arrisku-politikaren arabera, baldintzak betetzen dituzten programaren hartzaileei higiezinaren balioaren 100eko 80tik gorako finantzaketa ematea (balio hori honako bi balio hauetatik txikiena izango da: tasazio-balioa edo etxebizitzaren salerosketa-prezioa), deialdi bakoitzean finkatzen den balioaren gaineko ehunekoraino.

Erakundeentzako programari atxikitzeko epea: 2025eko urriaren 30a
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko azaroaren 30a

Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundia. Plaza de la Provincia, s/n - 01001 Vitoria-Gasteiz - 945 18 18 18 -  afa-dfa@araba.eus

30/11/2025

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Lehiaketei eta sariei buruzko informazioa

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Euskara sustatzeko dirulaguntzak

Euskara sustatzeko dirulaguntzak

Xedea: Aramaioko Udalak dirulaguntza hauek emango ditu, bi kapitulutan banatuta, euskara...