Eduki publikatzailea

angle-left BEINT Programa: unibertsitate-tituludunentzako nazioartekotze bekak

BEINT Programa: unibertsitate-tituludunentzako nazioartekotze bekak


IRAGARLEA
SPRI. Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia
DATA
2019-05-16

Baldintzak: 

a) Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Graduko goi-mailako unibertsitate-titulua.

c) Deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.   

d) Ingelesa menderatzea. Gutxienez B2 maila eduki beharko da.

f) Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburu duen beste edozein laguntzaren onuradun ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, nazioartekotze-beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, autonomia-erkidegoko beste administrazio batzuenak, merkataritza-ganberenak, EBko merkataritza sustatzeko erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.     

Edukia: 

Beken kopurua: 100.     

Xedea: Nazioartekotzeko beken Programaren helburua hauxe da: unibertsitate-tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen arloan; betiere, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesionalen oinarri bat izan dezaten, zeinarekin aurre egin ahal izango dieten ekonomia irekiaren erronkei.   

Iraupena eta edukia:

1. fasea: Prestakuntza Teoriko Espezializatua: 3/4 hilabete.  

2. fasea: Prestakuntza praktikoa nazioartekotzeari laguntza publikoa emateko erakundeetan eta eskualde- edo sektore-garapenerako beste erakunde batzuetan. 10/12 hilabete.   

3. fasea: Praktika profesionala enpresan. 8/10 hilabete.

Deaildia

Informazio gehiago

Kontaktua:

SPRI. Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia -  Alameda de Urquijo, 36. Bizkaia plaza eraikina -  48011 Bilbo -   Telefonoa: 902 702 142


Eduki publikatzailea

Azken bekak

bekak eta dirulaguntzak

Zure ikasketen edukietan sakondu nahi duzu edo praktikak lortu nahi dituzu, kontsultatu hemen ...

Gazteriaren Foru Erakundearen dirulaguntzen memoriak

GFEAREN DIRULAGUNTZEN MEMORIAK 2019an dirulaguntza jaso duten elkarteen memorien aurkezpena...

Folkloreari buruzko ikerketa beka

Edukiak: Zenbatekoa: 4.500 €. Gaia: Dantza eta herri musika.