Eduki publikatzailea

angle-left Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko "Vitoria-Gasteiz" sariak

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko "Vitoria-Gasteiz" sariak


IRAGARLEA
Vitoria-Gasteizko Udala
DATA
2018-06-04

Baldintzak 

a) Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenekin —2017. urteko legezko gordailua dutenak— lehiatu ahal izango da Vitoria-Gasteiz Sarietarako.

b) Itzulpena egin eta argitaratzeko eskatzen diren lege-betekizun guztiak beteak izan beharko dituzte lehiaketara aurkezten diren lanek.

c) 2017. urtekoa izan beharko du legezko gordailuaren datak.

d) 2018ko deialdi honetara ezingo dira sail bereko lehiaketara aurkeztu 2016 edo 2017an sail horretan sarituak izan ziren itzultzaileak.

e) Sari hauek bateragarriak dira bai beste erakunde batzuek ematen dituztenekin, bai liburuak itzultzeko jasotako diru-laguntzekin.

f) Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.

Edukia

Nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte itzultzaileek modalitate batean zein bestean.

Sariak:

Haur literatura (6-12 urte): diploma eta 9.000 €

Gazte literatura (13-18 urte): diploma eta 9.000 €

*Sari ekonomikoaz gain, saritutako itzulpenen sorta bat erosiko da, aurrekontua kontuan izanik, hiriko liburutegi eta ikastetxeetara banatzeko, irakurtzeko zaletasuna bultzatze aldera.

Eskabideak aurkeztea: Vitoria-Gasteizko Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Teodoro Dublang 25). Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Informazio gehiago

Kontaktua:  Vitoria-Gasteizko Udaletxea. Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. Euskara Zerbitzua. Espainia plaza 1, 1. solairua. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 161382 / 1383

kotelo@vitoria-gasteiz.org


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako XXII Margo Lehiaketa

Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta gaia librea da. Sariak Urriaren 30ean...

Santurzine: Santurtziko film laburren jaialdia

Edukina: 2018ko irailaren 28tik, ostirala, urriaren 20ra, larunbata, bitartean izango dena....

#CedefopPhotoAward lehiaketa

Sariak: Lehen eta bigarren sariak: Vienara bidaia Lanbide Heziketaren Europear Astera. Hirugarren...