Eduki publikatzailea

null 'Kultura Ondarea' saria: Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideoen lehiaketa (DBHko 3. eta 4. - Batxilergoko 1. - erdi mailako LHko 1.)

'Kultura Ondarea' saria: Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideoen lehiaketa (DBHko 3. eta 4. - Batxilergoko 1. - erdi mailako LHko 1.)


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika saila
DATA
2020-04-13

Baldintzak:

• 2019-2020ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute Kultura Ondarea Sarian, baldin eta ikasketa eta maila hauetakoak badira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren maila, Batxilergoko lehenengo maila eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo maila. Horretarako, gutxienez 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako talde batek prestatutako bi bideo aurkeztu beharko dituzte.

• Ikasle parte-hartzaileak matrikulatuta dauden ikastetxeko tutore bat izango da haien ordezkari; hark beteko ditu ordezkaritza-egitekoak, eta, gainera, parte-hartzaileen lanaren lanketa motibatu, gidatu eta koordinatuko du, baina ez du inolaz ere lan horretan zuzenean parte hartuko.

Edukia:

Kultura Ondarea Sariaren helburua da ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-gaitasuna, sormena eta gizarte-garapena bultzatzea hezkuntza-alorreko eremu guztietan, Euskal Kultura Ondare materialaren zein ez-materialaren forma guztiak ezagutuz eta horiei balioa emanez. Zehazki, honako hauek: Kultura berritzailea eta Euskal Kultura Ondarearen gaineko ezagutza ikertu, berreskuratu eta eraikitzeko esfortzuaren aintzatespena bultzatzea.

• Euskal Kultura Ondarea ezagutzera ematea, euskal hezkuntza-sistematik eta euskal hezkuntzasistemarako. • Hezkuntza alorrean ekimen berritzaileak martxan jartzea bultzatzea.

• Euskal Kultura Ondareari atxikitako ezagutzaren balorazioan eta eraikuntzan gazteek duten papera aitortzea. • Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea jabari publikoko kultura- eta hezkuntzaedukiak sortzeko.

• Lehiaketaren mekanika

1.– Sarian parte hartzeko, talde parte-hartzaile bakoitzak bere eskabidea aurkeztu beharko du agindu honen 10. artikuluan adierazi bezala. Eskabidean, parte hartzen duen taldeak edo ikastetxeak irekitako Youtube kanal baten URL helbidea adieraziko da, eta bertan egongo dira gerora Kultura Ondarea Sariaren webgunean (www.kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus) sartuko diren bideoak. Bideoak lurralde historikoka eta alfabetikoki ordenatuko dira. Euskal kultura-ondarearen elementu bat izango da lehenengo bideoaren gaia, eta, ahal izanez gero, ikasleen ingurukoa. Bigarren bideoak, lehenengo bideoa egiteko jarraitutako prozesu osoa (making-of prozesua) jasoko du, eta bereziki azpimarratuko da zer helburu lortu nahi izan den eta zer metodologia erabili den.

2.– Eskabideak aurkezteko eta beharrezko agiriak prestatzeko, parte hartzen duten taldeek Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikari baten laguntza teknikoa izango dute.

3.– Bideoaren gaia librea da, betiere zerikusia badu Euskal Kultura Ondarearekin, izan materiala zein ezmateriala.

4.– Bideoek, gainera, honako baldintza eta betekizun hauek bete beharko dituzte: •Jatorrizko lan argitaragabea izatea.

  • Gutxienez 3 minutu eta gehienez 10 minutu irautea. Bereizmen handiko kalitatea izatea (gutxienez 720 p).
  •  Eskubideetatik libre dauden edukiak (idatzia, soinua edo irudia) erabiltzea, edo, bestela, jabeak edo ustiapen-eskubideen titularrak emandako berariazko baimena izatea. Kasu horietan, dagokion baimenagiria helarazi beharko da inskripzio-eskabidearekin batera.
  • Eskola-curriculumean jasotako edozein hizkuntza edo hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea.
  • Pertsonen oinarrizko eskubide guztiak errespetatzea; ez da onartuko indarkeriarekin, sexismoarekin edo arrazakeriarekin zerikusia duen indarkeriazko edukirik.

Saria:  Hiru bideorik onenak egin dituzten lantaldeetako kideei emango zaie saria, tutorea eta haien ikastetxea barne direla, eta hauek izango dira sariak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako Napolirako bisita kultural batean parte hartzeko eskubidea (7 egunekoa). Bertako gidari batek lagunduko ditu pertsona sarituak Napoliko toki enblematikoenetako zenbait bisitatzeko eta haien kulturako adierazpen esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean. Bidaiak barne hartzen ditu hegaldia, ostatua, otorduak eta gidaria, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu eta gero.

  • Diploma bat talde irabazlearen ikastetxearentzat.  
  • Era berean, honako hau emango da: Plaka bat, zeinaren bidez edizio honetan bideorik gehien aurkezten duen ikastetxea aintzatetsiko baita

Informazio gehiago

Kontaktua: Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, bajo Vitoria-Gasteiz


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Diru-laguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren diru-laguntzak

'Luis Mariano' gazteentzako kantu lehiaketa

'Luis Mariano' gazteentzako kantu lehiaketa

Sariak: 6.000 €/ 4.500 €/ 3.000 €/ 2.000 €/ 2.000 €. Saria kontratu bat izango da, elkarte horren...

'Blas de Otero' poesia saria

'Blas de Otero' poesia saria

Modalitateak eta sariak: - Euskara: 5.500 €. - Gaztelania: 5.500 €. Lanak aurkezteko epea 2020ko...