Eduki publikatzailea

angle-left Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak Euskadiko ikastetxeetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak Euskadiko ikastetxeetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
DATA
2019-10-25

Laguntza jasotzeko baldintzak: 

Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.Lehia-prozedura bidez esleituko dira plazok, eta, beraz, plaza eskuratzeko, ez da nahikoa izango gutxieneko notak lortu izana. Beharrezkoa izango da, era berean, eskatzailea tarte bakoitzean emango diren plazen barruan kokatzen duen ordena zenbaki bat eskuratzea, eta, Irlanda eta Erresuma Batuaren kasuan, maila. 

Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu izana Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eskaera aurkezten den dataren aurreko bi ikasturteetan (2017-2018 eta 2018-2019), eta azken ikasturtean funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana. 

Epean egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2 artikuluan jasoa). 

Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.

Beranduenez 2020an betetzea 19 urte

Zertarako da dirulaguntza?

 533 plazatarako deia egiten da Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2020ko udan. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat dira plaza horiek.

Laguntza lortzeko informazio gehiago

kontaktua:

Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, behea Vitoria-Gasteiz


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Batera. Kultur proiektuak elkarrekin

Zenbatekoa: 'Batera' egitasmoan, crowdfunding formulari Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza...

'Gazte Klik Klak 2019' Certamen de video y fotografía digital

Tema: Rumores, estereotipos, tolerancia, diversidad. Premios: Se otorgarán cuatro premios....

UNIBERTSITATE IKASKETAK

Ikusi hemen dirulaguntzaren zati bakoitzeko zenbatekoa, behin banaketa proportzionala eginda.