Actividades educativas en el Tiempo Libre eu
Eduki publikatzailea
Aisialdiko hezkuntza jarduerak
Hemen aurkituko duzu UDALEKUAK, KANPAMENTUAK, MARTXA IBILTARIAK ETA AUZOLANDEGIAK, antolatzeko behar den guztia
Jarduera hauek, Euskadin, ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuak eta Gazteen 2/2022 Legeak arautzen ditu.
Erakunde antolatzaileek jarduera egiten den lurraldeari dagokion Foru Aldundian aurkeztu beharko dute jarduerari buruzko aurretiazko jakinarazpena gaua familiaren egoitzatik kanpo pasatzea berekin dakarten jardueretan 18 urtetik beherako adingabeek parte hartuz gero:
-
Araba. Tel.: 945181988, e-maila: ifj@araba.eus
-
Bizkaia: Tel.: 944067400, e-maila: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera (1664 prozedura)
-
Gipuzkoa. Formulariorako sarbidea. Tel.: 943112111, e-maila: gipuzkoa@gipuzkoa.eus (ez erabili jarduerak adierazteko)
Jarduera lurralde bat baino gehiagotan egingo bada, orduan aurretiazko jakinarazpena Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan aurkeztu beharko da, gazteria-europa@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez.
Jakinarazpena jarduera egin baino hilabete lehenago aurkeztu beharko da, gutxienez. Gainera, jardueraren arduradunak honako agiri hauek eduki beharko ditu: jardueran parte hartuko duten pertsona guztien Gizarte Segurantzaren bidaietarako osasun-txartelak edo antzekoak, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren poliza, indarrean, eta adingabekoen gurasoen baimen idatziak.
Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren webgunean aurki dezakezue: Gazteaukera
Dokumentazio hau erantsi behar da:
-
Administrazio Batzarraren edo Udalaren baiezko txostena
-
Ostatu hartzeko erabiliko den lursailaren, instalazioaren edo eraikinaren jabearen edo administratzailearen baimena.
-
Lursaila erabiliz gero, lursailaren plano grafikoa kokapenaren ezaugarriak (koordenatuak, antolakuntza...) eta bertara heltzeko modua jasota dituena eta Kontsumo uren gaineko osasun formularioa.
-
Ibilaldirik egotekotan, zerrenda bat erantsi behar izango da ostatu-gauetako bakoitzerako datu hauekin: ostatu-gauetako bakoitzeko data, instalazio edo lursailaren izena, helbidea, herria, probintzia (lursaila erabiliz gero, udalaren txostena erantsi), jabea (erantsi baimena, erabiltze-kontratuaren kopia, erreserba edo kasu bakoitzean dagoena).
-
Haurren edo gazteen astialdietako jardueren zuzendari titulua, edo horrekin baliokidetutako tituluak.
-
Monitore tituluak: lehenengo 10ak gainditzen dituzten 15 parte-hartzaileko, beste monitore bat eduki beharko da. Horietatik % 40k titulua eduki beharko dute
-
Egiten den jarduerari dagokion gainerako legeria guztia.