Eduki publikatzailea
Gizarte erakundeetan mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko kualifikazio tituluetako azken urteko ikasleak kontratatzeko neurriak
- ENPRESA
- Arabako Foru Aldundia. Gizarte Politiken Saila
- LEKUA
- Vitoria-Gasteiz

Edukia
Kontratazioirako irizpideak:
1. Arabako Lurralde Historikoko adinekoen eta mendeko pertsonen titulartasun publikoko
egoitzei.
Salbuespen gisa, gizarte erakundeetan mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematen lan egiteko
behar den lanbide kualifikazioa lortzeko behar diren ikasketen azken urteko ikasleen aldeko izendapenak izenpetu ahal izango dira Arabako Lurralde Historikoko adinekoen eta mendeko pertsonen titulartasun publikoko egoitzetarako.
Agindu honen babesean sinatzen diren izendapenak zeregin pilaketagatik izango dira.
Izendapen horiek bertan behera utziko dira COVID-19 gaixotasunak eragindako egoera oso larriak
gainditu eta beharrezkoak ez badira, edo izendatutako pertsonak 2019-2020 ikasturtea amaitzen duenean. Bi kasuetan, interesdunari kargu uztea jakinaraziko zaio, horretarako emandako ebazpenaren bidez.
Izendapen hori egingo da osasun laguntzako zerbitzuak emateko zerbitzu jakin bat emateko
laguntza gisa eta osasun profesional baten ikuskaritzapean.
Izendapena lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa izan daiteke, dauden beharren arabera.
2. Arabako Lurralde Historikoko adinekoen eta mendeko pertsonen titulartasun pribatuko
egoitzei. Salbuespen gisa, adineko pertsonen eta mendeko pertsonen titulartasun pribatuko egoitzen erakunde kudeatzaileek iraupen mugatuko lan kontratuak egin ahal izango dizkiete mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematen lan egiteko behar den lanbide kualifikazioa lortzeko behar diren ikasketetako ikasleei, haien azken prestakuntza urtean.
Enpleguko zerbitzu publikoek emandako ereduan formalizatuko da kontratua, “obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuaren” modalitatean.
Kontratu hori hitzartuko da osasun laguntzako zerbitzuak emateko zerbitzu jakin bat egiteko
laguntza gisa eta osasun profesional batek gainbegiratuta. Kontratuaren iraupena COVID-19 gaixotasunak eragindako larrialdi egoeraren ondorioz egoitzetako egoiliarrek dituzten osasun arretako premiei lotuta egongo da, eta amaitu egingo dira COVID-19 gaixotasunak eragindako egoera oso larriak gainditu eta izendatuak beharrezkoak ez badira, edo izendatutako pertsonak 2019-2020 ikasturtea amaitzen duenean.
Kontratua lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa izan daiteke, zentro bakoitzaren beharren arabera.
Jaso beharreko ordainsaria alderdiek itundutakoa izango da. Inola ere ezingo da izan lanbide arteko
gutxieneko soldata baino txikiagoa, benetan lan egindako denboraren proportzioan.
Oharra: ezin da epea zehaztu.
Baldintzak: Gizarte erakundeetan mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko kualifikazio tituluetako azken urteko ikasleak
Kontaktua: Arabako Foru Aldundia
Eduki publikatzailea
Azken lanak

Lana
Hemen aurkituko dituzu prentsan argitaratutako azken lan-eskaintzak Prentsan argitaratutako azken...

Gizarte erakundeetan mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko kualifikazio tituluetako azken urteko ikasleak kontratatzeko neurriak
Edukia Kontratazioirako irizpideak: 1. Arabako Lurralde Historikoko adinekoen eta mendeko...