Eduki publikatzailea

null Medikuntza eta Erizaintza fakultatean azken urtean ikasten ari diren ikasleak izendatzeko edo kontratatzeko neurriak

Medikuntza eta Erizaintza fakultatean azken urtean ikasten ari diren ikasleak izendatzeko edo kontratatzeko neurriak


ENPRESA
Diputación Foral de Álava. Departamento de Póliticas Sociales
LEKUA
Vitoria-Gasteiz

Edukia:

Kontratazioirako irizpideak:
1. Arabako Lurralde Historikoko adinekoen eta mendeko pertsonen titulartasun publikoko egoitzei.
Salbuespen gisa, izendapenak egin ahal izango dira Medikuntza eta Erizaintza Graduko azken
prestakuntza urtean dauden ikasleen alde Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen sektoreko eta
autonomiaren aldeko eta mendekotasunaren arretarako sistemako eremuetan osasun laguntza
emateko.
Izendapen horiek bertan behera utziko dira COVID- 19 gaixotasunak eragindako egoera oso larriak
gainditu eta beharrezkoak ez badira, edo izendatutako pertsonak 2019-2020 ikasturtea amaitzen badu. Bi kasuetan, interesdunari kargu uztea jakinaraziko zaio, horretarako emandako ebazpenaren bidez.
Izendapen hori egingo da osasun laguntzako zerbitzuak emateko zerbitzu jakin bat egiteko laguntza gisa eta osasun profesional baten ikuskaritzapean.
Izendapena lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa izan daiteke, dauden beharren arabera.
2. Arabako Lurralde Historikoko adinekoen eta mendeko pertsonen titulartasun pribatuko egoitzei.
Salbuespen gisa, adineko pertsonen eta mendeko pertsonen titulartasun pribatuko egoitzen erakunde kudeatzaileek Medikuntza eta Erizaintza Graduko azken prestakuntza urtean dauden ikasleei iraupen mugatuko lan kontratuak egin ahal izango dizkiete.
Enpleguko zerbitzu publikoek emandako ereduan formalizatuko da kontratua "obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuaren” modalitatean.
Kontratu hori hitzartuko da osasun laguntzako zerbitzuak emateko zerbitzu jakin bat egiteko
laguntza gisa eta osasun profesional batek gainbegiratuta.
Kontratuen iraupena COVID-19 gaixotasunak eragindako larrialdi egoeraren ondorioz egoitzetako
egoiliarrek dituzten osasun arretako premiei lotuta egongo da, eta kontratu horiek COVID-19
gaixotasunak eragindako egoera oso larriak gaindu eta izendatuak beharrezkoak direnean, edo
izendatutako pertsonak 2019-2020 ikasturtea amaitzen duenean amaituko dira.
Kontratua lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa izan daiteke, zentro bakoitzaren beharren arabera.
Jaso beharreko ordainsaria alderdiek itundutakoa izango da. Inola ere ezingo da izan lanbide arteko
gutxieneko soldata baino txikiagoa, benetan lan egindako denboraren proportzioan.
Oharra: ezin da epea zehaztu.

Informazio gehiago

Baldintzak: Medikuntza eta Erizaintza fakultatean azken urtean ikasten ari diren ikasleak.

Kontaktua: Arabako Foru Aldundia

Eduki publikatzailea

Azken lanak

Lana Visesan

Lurralde-arduraduna Visesak Gasteizen dituen bulego nagusietan

Edukia: Oinarri hauen xedea da VISESAn (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta...

Lan-poltsa: ingurumena: Treviño

Lan-poltsa: ingurumen teknikaria: Trebiñuko Konderriko Udala

Edukia: Deialdi honen xedea da pertsona bat hautatzea Trebiñuko Konderriko udalerrian...

Suhiltzale-gidari 50 plaza Bizkaiko Foru Aldundian

Edukia: Lehiaketa-oposizioa sistemaren bidez: Administrazio Bereziko eskala; Zerbitzu Berezien...