010 Lago de Sanabria (Zamora) eu
Eduki publikatzailea
Sanabriako lakua (Zamora)
BTT ibilbideak Sanabriako lakuko parke naturalean, kayaka, zaldi ibilaldiak, bibaka, Arribes del Duero-rako txangoa eta aisiako beste jarduera batzuk.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2009an edo 2010ean jaioak
Naturan eta uretan kirola eta abentura egin nahi dutenentzat. Parte hartzaileek igeri egiten jakin behar dute. Txanda hau Gaztela eta Leongo gazteekin partekatuko dute.
Instalazioa eta ingurua
San Martín de Castañedan, Sanabriako lakuko parke naturalaren ondoan, haritz basoen artean. Iberiar penintsulako laku glaziarrik handiena; ibar mehartuak, morrenak eta arroilak dauzka. Halaber, interes handiko flora eta fauna ditu. Oso aproposa da jarduerak eta ibilbideak egiteko bertatik.
Aterpetxeak honako zerbitzu hauek dauzka: gela anizkunak, bilera gela, udako igerilekua, kirol anitzerako pista, liburutegia eta bideo gela.
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
-
Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
-
Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
Ekipamendu pertsonala
- Oinetako egokiak (kirol oinetakoak eta mendi ibilaldiak egiteko botak)
- Arropa erosoa eta berotzen duena (galtza motzak, kamisetak, txandala, jertse edo izerditakoren bat...)
- Bainujantzia, igerileku edo hondartzarako eskuoihala, eguzkitarako krema eta txapela
- Orkatilan ixten diren txankletak edo eskarpinak
- Eskuoihalak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta norbera garbitzeko produktuak
- Lozakua, zerria edo tapiz isolatzailea eta txangoetarako motxila
- Kantinplora/ ur botila betegarria eta linterna
HELBIDEA
ALBERGUE JUVENIL SAN MARTÍN DE CASTAÑEDA
Carretera Lago de Sanabria s/n
49361 - San Martín de Castañeda
ZAMORA
Tfn: 980 622 053
PLAZAK
27
EGITEKO DATAK
Uztailaren 1etik 10era