Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Europako Ondare Jardunaldiak 2024

Europako Ondare Jardunaldiak 2024


Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko ateak irekitzeko proiektua da, eta 1991tik antolatzen dira, Europako Kontseiluaren ekimenez, Europar Batasunarekin lankidetzan.

Helburu da ondare komuna sustatzea, ezagutza partekatzea eta herritarrak sentsibilizatzea gure kulturaren ondare materiala eta immateriala babesteko eta zaintzeko beharrari buruz. 

Urriaren 1etik azaroaren 2ra bitartean egingo diren 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiek, "Kulturaren bidean" goiburuarekin, 27 jarduera izango dituzte (38 ekitalditan), eta lurraldeko 14 udalerritan egingo dira, Arabako 6 kuadrillatan.

2024 Urria

  • Asteartea, urriak 1. BISITA GIDATUA: «Vitoria-Gasteiz, Karlos V.aren garaia (Bisita berezia, Karlos V.ak hirian egindako egonaldiaren V. mendeurrena dela eta.)»
  • Ostirala, urriak 4. HITZALDIA: «El complejo camino de la comunidad Agote: Mil años de historia»('Agote komunitatearen bide konplexua: Mila urteko historia'.)
  • Larunbata, urriak 5. BISITA GIDATUA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Wiki Takes Labraza (Arabako Errioxa)»
  • Igandea, urriak 6. BISITA GIDATUA: «Iter XXXIV: Araba erromatarreko komunikazioen funtsezko azpiegitura.»
  • Larunbata, urriak 12. IBILBIDE NATURALA: «GR-38. Ardoaren eta arrainaren ibilbidea Arabako Errioxan»
  • Larunbata, urriak 12. TAILERRA ETA BISITA ERAKUSKETARA: «40 urte Artziniega Museoan: sare ekonomiko zirkularra»
  • Igandea, urriak 13. IBILBIDE NATURALA  «GR-38. Ardoaren eta arrainaren ibilbidea Arabako Errioxan»
  • Igandea, urriak 13. ARGAZKI-IRTEERA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Asparrenako Wiki Takes Ametzaga eta Araia (Arabako Lautada)»
  • Asteazkena, urriak 16. ZINEMA ARKEOLOGIKOA. FICAB IBILTARIA: «Bideei lotutako erromatar garaiko bizilekuen arkeologia: Apiar bidea eta Oiasso»
  • Larunbata, urriak 19. BISITA GIDATUA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Wiki Takes Quintana eta Santikurutze Kanpezu (Arabako Mendialdea)»
  • Larunbata, urriak 19. HITZALDIA: «El papel pintado: un arte en conexión (‘Paper margotua: lotura duen artea’)»
  • Larunbata, urriak 19. DESFILEA: «Artziniega Museoaren 40 urte: Antzinako moda»
  • Igandea, urriak 20. BISITA GIDATUA ETA ARGAZKI-IRTEERA (WIKI TAKES): «Vitoria-Gasteizko alde zaharreko etxarteak»
  • Igandea, urriak 20. IBILBIDEA BIZIKLETAN: «Vasco-Navarro Trenbidearen Bide Berdean zeharreko ibilbidea: Natura komunikatzen, komunitatea sortzen eta zaintzen duen bidearen iragana, Oraina eta etorkizuna»
  • Igandea, urriak 20. BISITA GIDATUA: «Lazarraga Kultur Gunea-Zalduondo»
  • Asteazkena, urriak 23. ZINEMA ARKEOLOGIKOA. FICAB IBILTARIA: ««Le vrai visage des vikings» (‘Bikingoak, erresuma galdua’) V.O.S.
  • Asteazkena, urriak 23. TAILERRA (WIKI TAKES): «Wikitxokoa Amurrio (Aiaraldea)»
  • Osteguna, urriak 24. HITZALDIA: «Bidea ala kaminoa? Arratea ala Portillo?»
  • Larunbata, urriak 26. BISITA GIDATUA ETA TAILERRA (WIKI TAKES): «Wiki Takes Berantevilla (Añanako koadrila)»
  • Larunbata, urriak 26. HITZALDIA ETA LIBURUAREN AURKEZPENA  «Estanpak eta hitzak. 21 euskal artista garaikide»
  • Igandea, urriak 27. BISITA GIDATUA: «Mendoza familiaren orubea eta lurraldea kontrolatzeko bide bat»
  • Igandea, urriak 27. BISITA GIDATUA: «Kexaako monumentu-multzoa: Erdi Aroko botere-sare baten erdigunea»
  • Ostirala, azaroak 1. BISITA GIDATUA: «Portilla-Zabalateko monumentu-multzoa»
  • Larunbata, azaroak 2. BISITA GIDATUA: «Done Jakue Bidea Vitoria-Gasteizen barrena: Maria Sortzez Garbiaren katedraletik Santiagoren kaperarainoko tartea»

Informazio gehiago

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Mesías Participativo kontzertua

Arabako Koru Sinfonikoak, Eresia Orkestrak eta Gasteizko "Jesús Guridi" Musika Kontserbatorioak...

'Gasteiz, euskararen hiria'

Lekua: Andre Maria Zuriaren Plaza (Vitoria-Gasteiz) Eguna: 2024/10/19 Ordutegia: 10:00 - 22:00...

49.Nazioarteko Antzerki Jaialdia

Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 49. edizioa ez da orain arte bezala egingo Principal Antzokian,...