Eduki publikatzailea

Jaibus Vital 2025


Jaibus

Vital Fundazioak antolatzen duen garraio-zerbitzu bat da, eta zaindariaren jaiak ospatzen ari diren herrietara eramaten ditu inguruko herritarrak, joan-etorri txikietan, gazteen premiei egokitutako ordutegiekin

31 helmuga, 58 ibilbiderekin, horien artean Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak.

Arabako herrietara doazen autobusak 23:30ean abiatuko dira ibilbideko lehenengo puntutik. Itzultzeko, bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango da: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan

Txartelak erreserbatzea

Txartelen prezioa 5 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin.

Izen-emateen datak:

  • Maiatzak 26, ekaineko eta uztaileko izen-emateak
  • Uztailak 24, La Blancako (Gasteiz) + abuztuko izen-emateak
  • Abuztuak 27, iraileko eta urriko izen-emateak

Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik.

Hemen ikus ditzakezu salbuespen horiek.

Kanpainaren informazio eta arretarako telefonoa: 945203459

Egitaraua

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Aisialdiko begirale ikastaroa

Datak Ekainaren 11tik uztailaren 22ra Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara 15...

Ideia Lehiaketa

Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak bultzatutako Lurrikara programak "Gazte proiektua...

Zatoz Lumina Taldearekin kantatzera

Lumina Taldea: emakumezkoen abesbatza Zatoz Lumina Taldearekin kantatzera Koru-eskarmentua badaukaz...