Eduki publikatzailea

angle-left Photoformas IV. argazki lehiaketa

Photoformas IV. argazki lehiaketa


IRAGARLEA
Alavesia. Arabako Natur Zientzien Museoaren Lagunen Elkartea
DATA
2018-06-12

Gaia:

Naturari buruz: mineralak, arrokak, izaki bizidunak, egitura geologikoak, paisaiak, giza eskuhartzeak, argazkigintza mikroskopikoa... 

Teknika:

Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan. Argazkiak paperez inprimatuak aurkeztu behar dira, 40 x 50 cmko passe-partout batean, honen lodiera gutxienez 1,4 mm eta gehienez 2 mm delarik. Berdin dio posizio horizontala edo bertikala izateak.

Lanak bidaltzea:

Gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dira, orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak (finalistak, ohorezko aipamenak eta antzekoak onartuko dira). Lanak paperean eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira. Irudiak JPG formatuan, 20 cm-ko alde handienarekin eta 300 ppp-ko bereizmenarekin bidaliko dira, erakusketaren katalogoa egiteko. Paperez inprimatutako lanak zuzenean, postaz edo mezu bidez aurkeztuko dira Natur Zientzien Museoan.  Argazkiaren atzealdean lanaren izenburua eta egilearen goiburua adierazi behar dira. Bestalde, itxitako gutun-azal batean lanaren izenburua, goiburua, egilearen datuak (izena eta abizenak; helbidea; telefonoa eta posta elektronikoa) bidaliko dira. Horiez gain, irudi eskubideen emateari eta datuen babesari buruzko dokumentua ere gutun-azal honetan sartuko dira, behar bezala beteta. Bukatzeko, lanaren izenburua eta egilearen goiburua agertu behar dira berriro gutun-azal honen kanpoaldean. Artxibo informatikoak e-postaz bidaliko dira. Egilearen goiburua mezuaren testuan ere agertuko da.  Posta –bidalketak eta mezu bidez emandakoak irteera data aipatutako epearen barruan badago onartuko dira bakarrik. 

Sariak:

1. saria: 600 euro.

Bi akzesit, 200 eurokoa bakoitza.

 

Informazio gehiago

Kontakuta:

Alavesia- Arabako Natur Zientzien Museoaren Lagunen Elkartea Jesusen Zerbitzarien kalea, 24 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 696 365114 / 659 309284

alavesia@alavesia.org

12/06/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako XXII Margo Lehiaketa

Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta gaia librea da. Sariak Urriaren 30ean...

Santurzine: Santurtziko film laburren jaialdia

Edukina: 2018ko irailaren 28tik, ostirala, urriaren 20ra, larunbata, bitartean izango dena....

#CedefopPhotoAward lehiaketa

Sariak: Lehen eta bigarren sariak: Vienara bidaia Lanbide Heziketaren Europear Astera. Hirugarren...