Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza) deialdia B1, B2, C1 eta C2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko (2021. urtea)

HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza) deialdia B1, B2, C1 eta C2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko (2021. urtea)


ANTOLATZAILEA
Habe
DATA
2021-09-15
HOBE-HABE

Edukia:

Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko
Aginduak xedatutakoaren arabera, HOBE deialdian matrikulatutakoek HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailei dagokien euskarazko gaitasune komunikatiboa egiaztatu ahal izan dezaten, 2021. urteko HOBE bidezko azterketaldien zehaztapenak egitea. 2021. urtean, HOBE bidezko bi azterketaldi egingo dira: lehenengo azterketaldian, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira eta bigarren azterketaldian, B1, B2 C1 eta C2 mailak.
Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa:
1.– Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epeak honako hauek izango dira:
a) 2021eko martxoaren 9tik 16ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta
b) 2021eko irailaren 1etik 8ra bitartekoa, biak barne, bigarren azterketaldian.
2.– Deialdi honetan parte hartzeko eskainiko den plaza-kopurua mugatua izango da:– Lehenengo
azterketaldian gehienez ere eskainiko den mailakako plaza-kopurua: C1 mailan 600 plaza eta C2 mailan 200 plaza.– Bigarren azterketaldian gehienez ere eskainiko den mailakako plaza-kopurua: B1 mailan 150 plaza, B2 mailan 300 plaza, C1 mailan 600 plaza eta C2 mailan 150 plaza.
3.– Deialdi honetan parte hartzeko eskariak matrikulazioa egiteko ordenaren arabera onartuko
dira, eskainitako plaza-kopurua agortu arte.
4.– Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikulaorria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailan matrikulatu nahi duen azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zehaztuko du matrikula-orrian.
5.– Matrikularen ordainketa ere izen ematea egiteko epean egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantzaerakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Informazio gehiago

Baldintzak:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2021ean betetzea.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

HABE
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.

 Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz

 Bilbo, Kale Nagusia, 85
 

15/09/2021

Eduki publikatzailea

Azken ikastaroak

Aisialdirako prestakuntza

Aisialdi Begirale Ikastaroa

Edukia: Baldintzak: inskripzioa webgunearen bidez egitea, eta, adingabea izanez gero, tutorearen...

emanzipazioari buruzko saioak

“eta... GURE EMANZIPAZIOA?”

Etxebizitza eta kalitatezko enplegua bizitza-proiektu autonomo bati ekiteko ezinbesteko bi...

Mendian Eskalatzen Hasteko Ikastaroa

Harkaitzean Eskalatzen Hasteko Ikastaroa

Edukiak: Eskaladaren oinarrizko kontzeptuak (materiala ezagutzea, ingurunea interpretatzea,...