2021 hitz kolpez
Eduki publikatzailea
Hitz Kolpez
Kaleetan erein eta Araba guztiko eskoletako ikasgeletan hozitu zen programa honek teatro agertokietan hazten jarraitzen du, Arabako gazteengan genero indarkeriaren aurka borrokatzeko asmoz.
Aurreko bi edizioetan heldu genion gaia (maskulinitate berriak) alde batera utzi gabe, oraingo honetan, gurasoei ere arreta eman nahi diegu: berdintasunezko hezkuntzarako izan daitezkeen ereduaren balioa eta feminismoranzko borrokan guraso bezala bete dezaketen egitekoa nabarmenduz. Horrengatik, gazteentzako saioez gainera, gurasoentzako bakarrik saio batzuk emango ditugu.
Izan ere, aurten A golpe de palabra·Hitz Kolpez indartsu dator. Pandemiak sortutako eragozpenak gaindituta, Félix Petite antzokian jokatzeaz gainera, Arabako hiriburutik irtengo gara eta proiektua berriz ere lurraldeko beste herri batzuetara eramango dugu, hala nola Agurainera, Laguardiara eta Amurriora
AGDP-HITZ KOLPEZ 2021 PROGRAMAN PARTE HARTUKO DUTEN IKASTETXEAK
- KOLDO MITXELENA BHI
- MURGUIA BHI
- IKASBIDEA IKASTOLA IPI
- MIGUEL DE UNAMUNO BHI
- COLEGIO SANTA MARIA-MARIANISTAS
- BADAIA BHI
- COLEGIO PRESENTACIÓN DE MARIA
- COLEGIO HOGAR SAN JOSE
- ANITURRI BHI
- LAUTADA IKASTOLA
- COLEGIO AMAURRE IKASTETXEA
- ZARAOBE BHI
- LAUDIO BHI
- SAMANIEGO- LAGUARDIA BHI
- SANBIZENTE IKASTOLA
- ASSA IKASTOLA