Eduki publikatzailea

angle-left 2019 Global Training bekak - Confebask - Adegi - Politeknika Txorierri - HETEL: atzerrian praktikak egiteko bekak

2019 Global Training bekak - Confebask - Adegi - Politeknika Txorierri - HETEL: atzerrian praktikak egiteko bekak


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza ; Confebask ; Adegi ; Politeknika Txorierri ; HETEL
DATA
2019-09-13

Baldintzak:

  • 2019eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea (Hau da, 1989eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
  • Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak izatea.
  • 2019eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe.
  • Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
  • B1 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
  • Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.

Informazio gehiago

Confebask, Hetel, Politeknika Txorierri eta ADEGIren kolaborazioarekin, martxan jarritako proiektuari esker, Global Training programaren pean, esperientzia honetaz gozatzeko aukera ematen die tituludun gazteei: Unibertsitarioei eta (Goi Mailako) Lanbide Heziketako ikasleei.

Telefonoa: 600 954 816


Eduki publikatzailea

Azken bekak

"Gorbeialdeko Kuadrillari begirada bat" XVII. argazki lehiaketa

Edukia: - Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. - Originalak...