Eduki publikatzailea

angle-left 2018 Global Training bekak - AFM-Ikaslan: atzerrian praktikak egiteko bekak

2018 Global Training bekak - AFM-Ikaslan: atzerrian praktikak egiteko bekak


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza ; ; AFM-Ikaslan
DATA
2018-07-16

Baldintzak: 

- 2018eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea . 

- Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak. 

- 2018eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe.  - Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana. 

- B2 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta C1 edo CAE (Certificate in Advanced English) maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei. 

- Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.

Edukia: 

AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 60 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.   

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren garapen eta leihakortasun Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.

Informazio gehiago

Kontaktua:

IKASLAN MOBILITY | Euskadiko Lanbide Heziketako Institutu Publikoetako Elkartea  Ikaslan Mobility, Etarte Bidea, 9  20170 Usurbil  Telefonoa: 943 376 532  

AFM | Advanced Manufacturing Technologies  Donostiako Parke Teknologikoa. Mikeletegi pasealekua, 59  20009 Donostia  Telefonoa: 943 309 009

2018/07/16

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Iruraiz-Gaunako Udalaren euskara ikasteko laguntzak

Edukia: 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea, udako ikastaroak eta...

'Alberto Handia' zientzia fikziozko literatura lehiaketa

Sariak: 2.000 € / 1.000 €. Gaia: Zientzia fikziozko eta gai zientifikoei buruzko fantasiazko...

Desgaitasuna duten unibertsitate-ikasleentzako 'Fundación Universia' bekak

Beka mota: Sarbidekoa: unibertsitate graduan lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleei...