Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat: GAZTELAGUN

Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat: GAZTELAGUN


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza
DATA
2026-12-31
gazteentzako dirulaguntzak

Baldintza orokorrak:

  • 18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea.
  • Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).
  • Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).
  • Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.
  • Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.
  • Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu.

Baldintza ekonomikoak:

  • Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 18.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  • Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 24.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  • Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 28.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *

    Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.

Xedea

Etxebizitza alokatzeko GAZTELAGUN programako laguntzak.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen etxebizitza libre batengatik ordaintzen den hileko errentaren ehuneko bat ordaintzen lagunduko da.

Etxebizitzaren hileko errentak ezingo ditu prezio hauek gainditu:

  • 775 euro, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
  • 750 euro, Bilbo eta Donostia metropolialdeetan eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.
  • 675 euro, gainerako udalerrietan.

Diru-laguntzaren gehieneko iraupena hiru urtekoa izango da.

Informazio gehiago

Alokabide 

Gamarrako Atea 1A, behea (Boulevard eraikina)  01013 Vitoria-Gasteiz - Tel: 945 569 020

gaztelagun@alokabide.eus

31/12/2026

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Gazteentzako euskarazko sorkuntza-bekak

Gazte Sortzaileak 2023

Ezaugarriak: Proiektuak ahozkotasunari estuki lotuta egongo dira, hau da, euskarazko ahozko...

Deskontuak gazteentzako udako interrail pasean

Gazte Uda. Deskontuak garraio publikoan

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak % 90erainoko beherapenak aktibatu ditu 18 eta...

Garraiorako dirulaguntzak

Garraiorako dirulaguntzak

Laguntza horien helburua da prestakuntza arautua jasotzeko aukera ematea beren bizilekua dagoen...