Gazte Sortzaileak
Eduki publikatzailea
Gazte Sortzaileak: euskarazko sorkuntza-proiektuetarako bekak
- IRAGARLEA
- Vitoria-Gasteizko Udala
- DATA
- 2025-07-15

Betebeharrak:
Hartzaileak: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.
Bi kategoria daude:
1. kategoria: 16-24 urte
2. kategoria: 25-35 urte
Xedea:
Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin — bi administrazioek partekatzen duten helburua baita —, Gazte Sortzaileak beken deialdia sortu dute, euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko. Deialdi honen helburuak honako hauek dira:
Gazteen artean euskarazko sormen-jarduera sustatzea.
Euskarazko kultur programazioan eragitea, gazteek eta gazteentzat sortutako jardueren bidez, batez ere Gasteizen.
Gazteek beren sormen-kezkak garatzeko aukera izateko guneak izatea.
Saria:
4.000 euro eta aholkularitza profesionala
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Garraiorako eta ikasketei eta prestakuntzari laguntzeko dirulaguntzak
Xedea: Dirulaguntza, 24-25 ikasturtean unibertsitate-hezkuntza arautuko, batxilergoko eta...

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak