Lurraldeko eragileen topaketak
Eduki publikatzailea
Lurraldeko Eragileen I. Topaketa
- LEKUA
- Narvaja kontzejuan dagoen Barriako aterpetxea.
- DATA
- 2024-11-14
- ORDUA
- 9:30h
Hartzaileak: Arabako gazteekin lan egiten duten gazteria-eragileak eta teknikariak
Izen ematea: Aldez aurretik izena eman behar da.
Erakunde antolatzailea: Lurrikara - Gazteriaren Foru Erakundea
Aurreikusitako iraupena: 2 ordu.
HELBURU OROKORRA
Lankidetza-sare bat indartzeko eta garatzeko plataforma sortzea, gazteei heltze-prozesuan eta emantzipazio-prozesuan laguntzeko ekintzak garatzeko
GARAPENA
-
Arabako herrietako gazteriako eragile profesionalen sarea eratzea.
-
Arabako gazteak dinamizatzeko eta emantzipatzeko Lurrikara ekintza-plana aurkeztea eta azaltzea. Aurreikusitako gauzatze-faseak garatzea.
-
Arabako gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduen katalogoa. Egoeraren erradiografia.
-
Plan honen barruan sartzen diren ekintza zehatzak, hala nola gazteak ahalduntzeko eskola bat sortzea eta ildo horretan emango diren lehen prestakuntza-urratsak; baita profesionalen sare horretarako prestakuntza-proposamenak ere.
LEKUA ETA DATA
Narvaja kontzejuan dagoen Barriako aterpetxea.
Data: 2024ko azaroaren 14a. Lehen deialdia: 9: 30ean, 10:00etan, bileraren hasiera. 11:45ean amaitzea aurreikusi da. Kafea