Eduki publikatzailea

angle-left Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko jarduerak garatzeko elkarte eta erakundeentzako 2020ko dirulaguntzen deialdi publikoa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko jarduerak garatzeko elkarte eta erakundeentzako 2020ko dirulaguntzen deialdi publikoa


IRAGARLEA
Arabako Foru Aldundia. Diputatu Nagusiaren Saila
DATA
2020-03-04

Baldintzak:

Proiektuak egiten, 2020an hasi beharko da, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera kontatu ahalko da proiektuaren hasiera data. Proiektuak hasita egon beharko du deialdia ebatzi eta hilabete igaro baino lehen. Proiektua hasteko eguna eta amaitzekoa ez badatoz bat eskabidean jasota daudenekin, erakunde onuradunak Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuari jakinarazi beharko dio aldaketa horren berri, hilabeteko epean.

1.Irabazteko xederik gabeko elkarte edo erakunde pribatuak izango dira dirulaguntza hauen onuradunak, baldin eta beren jarduerak deialdi honetan aipatzen diren helburuekin bat etortzen badira. 2. Hurrengo hauek gelditzen dira deialditik kanpo, Gizarte Zerbitzuen Saileko Gizarte Sustapenaren Zuzendaritzak lehiaketa bidez dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileen 4. artikuluan deialditik kanpo utzitakoez gain (maiatzaren 22ko Diputatuen Kontseiluaren 30/2012 Foru Dekretuaren bidez onartu ziren oinarri horiek): a) Arabako Lurralde Historikoan eta Trebinuko Enklabean egoitzarik edo ordezkaritzarik ez duten elkarte edo erakundeak. b) Jardun eremuan Arabako lurraldea edo Trebinuko Enklabea edo Arabako biztanleak edo Trebinuko Enklabeko biztanleak sartzen ez dituzten elkarteak edo erakundeak. c) Indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz dagokien erregistroan inskribatuta ez dauden elkarte edo erakundeak. d) Zuzenean nahiz talde bati lotutako edo talde bereko erakundeen bitartez Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena duten irabazteko xederik gabeko elkarteak eta entitateak, baldin eta hitzarmen horren helburua deialdi honen xedeari lotutako jarduerak edo programak egitea bada. e) Dirulaguntza ildo horren aurreko deialdietan emandako dirulaguntzen ondoriozko betebehar guztiak bete ez dituzten elkarteak eta irabazteko xederik gabeko erakundeak

Arabako Foru Aldundia


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Xedea: Garapen-bidean dauden herrialdeetan lankidetza-ekintzak Garapenerako Lankidetzaren...

Euskararen ikaskuntzak eta euskararen ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen duten proiektuek sortutako gastuak ordaintzeko dirulaguntza

Honakoak lagunduko dira diruz: - Euskara ikastaroen matrikula gastuak (udako ikastaroak,...

Elkartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntza

Edukia: Gasteiztarren artean elkartasun-jarrerak sustatzeko eraginkorrak diren kalitatezko...