Eduki publikatzailea

null Komunikazio teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Komunikazio teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan


ENPRESA
EGK
DATA
2020-11-23

Edukia

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko webgunearen (www.egk.eus) eta Piztu! buletin digitalaren kudeaketa.
  • Sare sozialen (Twitter, Instagram, Facebook) kudeaketa.
  • Prentsa oharren, webguneko albisteen eta beste testuen erredakzioa.
  • EGK-ko lan-arloei gaineko albisteen monitorizazioa.
  • Komunikazio-kanpainen diseinua, gauzatzea eta ebaluazioa.
  • Komunikabideekin harremanak eskariak kudeatzeko eta EGKren lanak isla izan dezan lortzeko.
  • EGKren irudi korporatiboaren kudeaketa.
  • EGK-ko barne komunikazioaren kudeaketa.
  • EGK-ko kanpo komunikazioaren kudeaketa.
  • Bideo eta irudi edizioa.
  • Arloko proiektuen gauzatzea.
  • Dagokionean komunikabide ezberdinetan adierazpenak eta analisiak egitea.
  • Elkarteek eta gazteek arlo honen gainean garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutzea eta haietan parte-hartzea.
  • Administrazioek arlo honen gainean garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutzea eta haietan parte-hartzea.
  • EGKren lan-arlo guztiekin ekintzak eta hauen zabalpenak koordinatzea.

Hautagaitza aurkezteko

  • Epea: azaroaren 23a, eguerdiko 12.00ak arte.
  •  Sartu eta bete Datuen babesaren politika (derrigorrezkoa).
  • Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera. Posta elektronikoaren gaia zehaztu: KOMUNIKAZIOA
  • Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_KOMUNIKAZIOA.pdf/doc.
  • Motibazio gutuna honela izendatu: IzenAbizenak.KARTA_KOMUNIKAZIOA.pdf/doc.

Informazio gehiago

Baldintzak:

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean lizentziatuta egotea, ala komunikazioan graduondoko titulazioa izatea.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (C1 maila: EGA edo titulu baliokideak), baita ingelesez ere (B2 maila).
  • Informatika-ofimatika eta teknologia berrien ezaguera altuak: webgune (Wordpress) eta sare sozialen kudeaketa (aurrez esandakoak eta Hootsuite), erabiltzea, eta diseinua (Adobe Photoshop eta Illustrator) eta bideo ediziorako (Adobe Premiere) tresnak.
  • Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta partaidetza modu ezberdinen ezagutza izatea.
  • Lanean hasteko berehalako prestutasuna.
  • Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak egiteko gaitasuna.
  • Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
  • Ikasteko gaitasuna.

Eduki publikatzailea

Azken lanak

Mendabiako zerbitzu orokorretako oposaketak

Zerbitzu anitzetako enplegatu 2 lanpostu Mendabiako Udalean

Edukia: Tasak: 15 €. Informazio gehiago

Zizur Nagusiko udaltzaingoentzako 4 plaza

Udaltzain-agente 4 plaza Zizur Nagusiko Udalean

Edukia: Txanda irekiko lanpostuak: 37009. eta 37016 zenbakidunak. 2 lanpostu. Nafarroako...

Iruñako medikuentzako lan poltsa

Lan-poltsa: Lan-Medikuntzako mediku espezialista: Iruñeko Udala

Edukia: Tasak: 12,50 €. Informazio gehiago