Eduki publikatzailea

null Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzak

Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzak


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
DATA
2020-12-04
Formakuntzarako egonaldirako bekak

Baldintzak:

  • Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Doktore ez diren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko 2020-2021 Programaren onuradun direnek eskatu ahal izango dituzte laguntzok.
  • Laguntza hauetaz baliatu ahal izateko, ezinbestekoada prestakuntzan ari diren ikertzaileak jardunean egotea eta beka-programa lehenengoz, bigarrenez eta hirugarrenez berrituta izatea.
  • Aurretik deialdi honen onuradun izandakoikertzaileek, berriz, ezingo dute laguntza hau eskuratu.

Edukia:

  • Deialdia egitea beka aplikatzen den zentroetan ez beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egin ditzaten prestakuntzan ari diren ikertzaileek. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea eta, horretarako, ikerketa-lanak egitea, ikerketaproiektuei aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-funtsetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko.
  • Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere doktoretza aurreko programa aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntzakonomikoak ematea. 3.– Deialdi honetatik kanpo geratzen da biltzarretara eta batzar zientifikoetara joatea, Ikerketa Zuzendaritzaren ustez, lehenengo paragrafoan ezarritakoarekin bat ez datozen bestelako egonaldietara joatea ere. Ez da onartuko, halaber, ohiko aplikazio-zentroa atzerrian duten ikertzaileek Espainiako zentroetan egonaldiak egitea.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Gasteiz
.Zuzenean
Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
Vitoria-Gasteiz
.Andia, 13
Donostia-San Sebastián
.Gran Vía, 85
Bilbao
.Telefonoa: 012

04/12/2020

Eduki publikatzailea

Azken bekak

irratiko lehiaketa

'Hamaika entzuteko!' irrati-pieza lehiaketa

Edukia: Irrati-pieza onenaren saria: 800 €. Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 €....

eleberri laburra lehiaketa

'Ramiro Pinilla' eleberri labur lehiaketa

Edukia: Saria: 6.000 €. Informazio gehiago

Stop accidentes argazki lehiaketa

'Peatón no atravieses tu vida' argazki lehiaketa

Edukia Sariak: 1.200 €/ 800 €/ 300 €. Gaiak: Bide-segurtasuna eta mugikortasuna Informazio gehiago