Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Kanpamentu, udaleku, martxa ibiltari eta auzolandegietarako 2022ko deialdia

Kanpamentu, udaleku, martxa ibiltari eta auzolandegietarako 2022ko deialdia


IRAGARLEA
Gazteriaren Foru Erakundea
DATA
2022-05-30

Dirulaguntzaren xedea.  Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea lehiaketa bidez. Dirulaguntzak ematearekin lortu nahi dena da laguntza ematea egun osoko udalekuak edo haurren eta gazteen kanpamentuak eta Arabako haurrek eta gazteek parte hartzeko auzolandegiak antolatzeko.

Elkarte edo/eta Erakunde onuradunak.  Gazte elkarteak, astialdiko elkarteak edo aurrekoak koordinatzen dituzten federazioak, irabazteko xederik gabeak, Araban edo Trebiñuko Konderrian baldin badute beren egoitza edo ordezkaritza

Diruz lagundu daitezkeen programak:

  • Udaleku, kanpamentu, martxa ibiltari eta auzolandegiak antolatu eta martxanjartzea

  • Jarduerarako 4 gau jarraian egin beharko dira gutxienez edo 5 egun udaleku irekien kasuan, eta kasu guztietan, salbu eta auzolandegietan, 10 lagunek behintzat parte hartuko dute, begiraleez gain.

  • Parte hartzaileek 7 urte izan beharko dituzte gutxienez, eta gehienez 18, salbu eta begiraleen kasuan.

  • Uda sasoian eta eskola orduetatik kanpo egin beharko dira jarduerak.

  • Jarduerak dirauen bitartean, bizi ahal izateko, zerbitzu guztiak (lotarako, sukalderako, jangelarako... kanpadendak) instalatzea beharrezkoa duen zelai batean garatzen den jarduera joko da kanpamentutzat.

  • Martxa ibiltaria: modu ibiltarian garatzen den kanpamentua.

  • Auzolandegia: 16 urte baino gehiagoko gazteek egindako jarduera. Egunaren zati batean gizarte edo kultura izaerako borondatezko lan bat egiten da eta beste zati batean hezkuntzako aisialdian egin ohi diren jarduerak egiten dira.

Informazio gehiago

Kontaktua: Gazteriaren Foru Erakundea. Joaquin José Landazuri, 3. 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel. 945 1819888

ifj@araba.eus

Plazo: 30/05/2022

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Lehiaketei eta sariei buruzko informazioa

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Euskara ikasteko dirulaguntza. 2021-2022 ikasturtea

2021eko urriaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean emandako ikastaroak Informazio gehiago