Eduki publikatzailea

angle-left Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2020ko deialdia

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2020ko deialdia


IRAGARLEA
Gazteriaren Foru Erakundea
DATA
2020-03-04

Baldintzak:

Gazte elkarteak, astialdiko elkarteak edo aurrekoak koordinatzen dituzten federazioak, erregelamenduz eratuak eta irabazteko xederik gabeak, Araban edo Trebiñuko Konderrian baldin badute beren egoitza edo ordezkaritza. Gazteriaren Foru Erakundeak ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorretako hirugarren klausulan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten erakundeak baztertu egingo dira.

 Diruz lagundu daitezkeen programak:

1. Era jarraituan (hamabostaldian behin gutxienez) garatzen diren jarduera programak, gutxienez bost hilabete irauten dutenak. Jarduera programa sei hilabete edo gehiagotan egiten bada, jarraitutasun falta egon daiteke. Parte-hartzaileen adina 7 urte edo gehiago izango da. Elkarteen federazioak salbuetsita daude denbora eta jarraitutasun baldintza betetzetik.

Aipatutako jarduerek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu behar dute, balioen aldaketa sustatuz eta gizarte rolak eta sexu estereotipoak deuseztatuz .

2. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: 1. Diruz lagundu ahal izango dira astialdiko jarduerak jarraituki antolatu eta burutzetik sortzen diren gastuak. 2. Diruz lagunduko dira jardueren gastuak, aseguruen kostua, alokairuak eta lokalen erabilerako kuotak, telefono, garraio, langile eta material ez-suntsikorren gastuak, eta jarduera burutzearen zuzeneko ondoriotzat har daitezkeen beste guztiak. 3. Kontratatutako langileen gastuak bakar-bakarrik diruz lagundu ahal izango dira proiektua garatzeko beharrezko lana egiten duten pertsonak baldin badira. Federazio koordinatzaileek koordinazioko eta/edo erakundearen idazkaritza teknikoko langileen gastuak barne hartu ahal izango dituzte. 4. Joan-etorrien gastuak garraio publikoko txartelekin edo joan-etorrien gastuen ziurtagiriarekin frogatuko dira. Kilometro bakoitzeko 0,29 euro kontatuko da. Ez da onartuko erregai fakturarik. 5. Jarduerak egiteko beharrezkoa den material ez-suntsikorra eskuratzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko kopurua 2.500 euro izango da.

3. Dirulaguntza eskuratzeari begira, dirulaguntza ematen duen ebazpenean kontrakoa adierazi ezean, ez dira diruz lagunduko ondoko gastu hauek: a) Material gastuak, udalekuak, kanpamentuak, ibilaldietako kanpamentuak edo udako auzolandegiak, Gazteriaren Foru Erakundeak dagozkien deialdien bitartez diruz lagundu baldin baditu. b) Udaleku eta udako kanpamentu, ibilaldi mugikor edo auzolandegien gastuak, nahiz eta Gazteriaren Foru Erakundeak diruz ez lagundu. c) Ondasun higiezinak eskuratu, konpondu eta zaharberritzeko gastuak. d) Zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke (BEZaren kuota kengarria).

Informazio gehiago

Gazteriaren Foru Erakundea - Joaquín José Landázuri 3 - 01008 Vitoria-Gasteiz

afa-dfa@araba.eus

04/03/2020

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Xedea: Garapen-bidean dauden herrialdeetan lankidetza-ekintzak Garapenerako Lankidetzaren...

Euskararen ikaskuntzak eta euskararen ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen duten proiektuek sortutako gastuak ordaintzeko dirulaguntza

Honakoak lagunduko dira diruz: - Euskara ikastaroen matrikula gastuak (udako ikastaroak,...

Elkartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntza

Edukia: Gasteiztarren artean elkartasun-jarrerak sustatzeko eraginkorrak diren kalitatezko...