Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Zalduondoko Udalaren 2020-21 ikasturtean euskara ikasteko beka deialdia

Zalduondoko Udalaren 2020-21 ikasturtean euskara ikasteko beka deialdia


IRAGARLEA
Zalduondoko Udala
DATA
2021-10-30

Betebeharrak:

a) Zalduondoko udalerrian erroldatuta egotea, bai egindako ikastaroaren hasieran bai amaieran. b) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea.

d) Barnetegiren batean ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Edonola ere, ikastaroetarako baino ez da emango dirulaguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.

e) Hautatutako ikastaroa helduen euskalduntze edo alfabetatzeko curriculumaren urrats baten parekoa izango da gutxienez.

f) Gutxienez, eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da, edo ikastaroa gainditu.

g) Euskara ikasteko beste dirulaguntzaren bat (Merkataritza Ganbera, HABE…) jasotzeko aukera izanez gero, horiek eskatzea.

h) Ikastaroa 2020ko urriaren 1etik 2021ko irailaren 30era bitartean egina izatea.

Xedea:

Euskararen egoera normalizatzea eta, bereziki, Zalduondoko herritarrek hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzea.

Informazio gehiago

 

Zalduondoko Udala. Arbín Auzoa, 37. 01208 Zalduondo. Araba. Tel: 945 314 534 

azalduondo.begona@ayto.alava.eus


Eduki publikatzailea

Azken bekak

‘Amurrio Hiribildua’ XXXV. lehiaketa artistikoa

Edukia: Libreak dira bai teknika, bai gaia eta joera artistikoa. Sariak: Parte hartzaile guztiek...

OPORKLIK!. Udako argazki-hizki lehiaketa

Bi kategoria: 16 eta 30 urte artekoak 30 urtetik gorakoak Bi aukera argazki bakarra eta...

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak