Berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzen deialdia 2023
Eduki publikatzailea
Berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzen deialdia 2023
- IRAGARLEA
- Gazteriaren Foru Erakundea
- DATA
- 2023-09-30

Baldintzak:
- Gutxienez 18 urte bete dituzten eta deialdi honetarako eskabidea egiteko unean 31 urte bete ez dituzten 3 pertsonek osatutako taldeak, elkarte edo enpresa gisa eratu ez badira eta, beraz, nortasun juridiko propiorik ez badute, interes sozial publikoa duen eta deialdiaren xedearekin bat datorren proiektu edo ideia bat egitea proposatzen badute.
- Exekuzio-konpromisoak eta dirulaguntzaren zenbatekoa kolektibo eskatzaileko kide bakoitzak hartuko ditu bere gain, modu solidarioan.
- Talde sustatzaileko kideen bi heren, gutxienez, Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egongo dira.
Deialdiaren xedea:
Deialdi irekia da, norgehiagoka-araubidekoa, eta haren helburua da laguntzak ematea gazteen berrikuntza- eta sustapen-proiektuak sustatzeko. Laguntza horiek 2023an garatuko dira, urriaren 30era arte, Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean.
Haren helburua da gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea eta gazteriaren arloan esku hartzeko proiektuak, ikerketa-proiektuak eta ikerkuntza-izaerako argitalpenak gauzatzea, Araban edo Trebiñuko enklabean.
Laguntza-poltsa horren helburua 18 eta 30 urte bitarteko gazteen ekimen kolektibo berritzaileak babestea izango da, garapen pertsonala eta komunitarioa bultzatzeko, gazteen ahalduntzea bultzatzeko eta Arabako Lurralde Historikoko bizitza soziala, ekonomikoa eta kulturala aberasteko.
Epea: 2023ko irailaren 30era
Kontaktua: Gazteriaren Foru Erakundea. Joaquin José Landazuri, 3. 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel. 945 1819888. ifj@araba.eus
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Arabako Foru Aldundian praktikak egiteko bi beka
Ekonomisten Euskal Elkargoaren, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo...

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak