Eduki publikatzailea

angle-left Aholkularitza Estrategikoa eta Operazioak

Aholkularitza Estrategikoa eta Operazioak


ENPRESA
Euskampus Fundazioa
DATA
2018-07-15

Euskampus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak  −Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk), Tecnalia Fundazioak, Bordeleko Unibertsitatea eta Donostia International Physics Center-ek (DIPCek) osatzen dute− unibertsitate-ikasketak dituen pertsona bat behar du, lanaldi osoan, Aholkularitza Estrategikoa eta Operazioak saileko jardueretan laguntzeko.

Irailaren 1etik aurrerako lanpostua, jardunaldi osorako kontratuarekin, lan eta zerbitzu jakineko lan-kontratuarekin, 2019ko abuztuaren 31ra arte.

Interesa dutenek curriculum vitaea eta aurkezpen-gutun bat bidal dezakete honako helbide elektroniko honetara: info@euskampus.eu, erreferentzian #euskampus13 izenburua jarrita, 2018ko uztailaren 15a baino lehen.

Baldintzak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Politika Zientzietan, Nazioarteko Harremanetan edo Industria Ingeniaritzan Gradua edo Gradu bikoitza izatea.
  • Office paketea menperatzea
  • Bidaiatzeko aukera izatea
  • Ingeleseko B2 ziurtagiria
  • Komunikazio-trebetasuna
  • Konpromiso eta taldean lan egiteko gaitasun maila altua
  • Ekintzailetza eta dinamismoa
  • Zerbitzu-bokazioa eta emaitzen araberako orientazioa.

Informazio gehiago

info@euskampus.eu

Eduki publikatzailea

Azken lanak

Oposaketak 2018

Hemen aurkituko dituzu Euskadi eta mugako lurraldeetako oposizio eta lan-poltsen azken deialdiak

Giza baliabideei buruzko lanbide praktikak

Tokia: Gasteiz. Lan eremua: giza baliabideak, lan harremanak. Iraupena: 6 hilabeteko egonaldia...

Hozte-zirkuituak balidatzeko lanbide praktikak

Tokia: Gasteiz. Iraupena: Praktikak: 6 hilabeteko egonaldia enpresan. Zenbatekoa: 4.080 €. *Epe...