Eduki publikatzailea

angle-left 'Bilbao hiria' pop-rock lehiaketa

'Bilbao hiria' pop-rock lehiaketa


IRAGARLEA
Bilboko Udala
DATA
2018-05-31

Baldintzak: 

Lehiaketan talde europarrek hartu ahal dute parte, baldintza hauek betetzen badituzte:

- Taldeko kide guztien adina 1983ko urtarrilaren 1etik 2000ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea.

- Lehiaketarako izena ematean disko bat baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotua.

- BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana. - Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

Edukia: 

Taldeek lehiaketaren hiru modalitateetako batean emango dute izena. Hala ere, antolatzaileek, egokitzat joz gero, inskripzioak zuzendu ahal izango dituzte.

Izena emateko epea 2018ko maiatzaren 2tik 31ra bitartekoa da, biak barne, eta www.bilbao.eus/bilborock web orriaren bidez egingo da, bertan dagoen inprimakia beteta eta honako hauek bidalita:

— 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan.

— Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.

— Taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.

— Esteka bat, taldeak edo bakarlariak eskainitako zuzeneko emanaldi baten video bat ikusteko aukera ematen duena. Horren iraupena gutxienez kanta batena izango da.

 

Informazio gehiago

'Bilbao hiria' pop-rock lehiaketa Telefonoa: 944 151 306

bilborock@ayto.bilbao.net

31/05/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako XXII Margo Lehiaketa

Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta gaia librea da. Sariak Urriaren 30ean...

Santurzine: Santurtziko film laburren jaialdia

Edukina: 2018ko irailaren 28tik, ostirala, urriaren 20ra, larunbata, bitartean izango dena....

#CedefopPhotoAward lehiaketa

Sariak: Lehen eta bigarren sariak: Vienara bidaia Lanbide Heziketaren Europear Astera. Hirugarren...