Eduki publikatzailea

angle-left Ideia gazteen Haziak 2019 lehiaketa

Ideia gazteen Haziak 2019 lehiaketa


IRAGARLEA
Gasteizko Udala
DATA
2019-05-06

Baldintzak: 

- Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-30 urte bitarteko gazteak.

- Bi kategoria ezarriko dira: 14-18 eta 19-30 urte bitartekoak. 

Taldeko ideiak faboratuko dira, hau da, proiektu bakoitzeko 3 pertsona (gutxienez) egotea nahigarria izango da

Edukia: 

Helburua: gazteek, herritarrak diren heinean, bere aisialdia bete-betean eraiki eta Gasteizko gizarte eta kultura bizitzan parte har dezaten.

Proiektuak: 2019. urtean garatuko dira eta hurrengo eremuetan finkatu beharko dira (aukerazkoak):  a. Kultura. b. Kirola eta kirol jarduerak. c. Osasuna eta bizitza-kalitatea. d. Ingurunea eta iraunkortasuna. e. Sormena eta berrikuntza. f. Informatzeko eta komunikatzeko teknologiak. g. Hezkuntza librea eta aisialdi hezigarria h. Elkartasuna eta sentsibilizazioa. i. Kultura aniztasuna eta integrazioa. j. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. k. Euskara eta euskal kultura. l. Eta oro har, Gazteria Zerbitzuak kudeatzen duen beste edozein gai. Gazteentzako eta udalerrirako proiektu erakargarriak izan behar dira.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa. Espainia plaza 1, behea. 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 161330

haziak@vitoria-gasteiz.org

06/05/2019

Eduki publikatzailea

Azken bekak

BEINT Programa: unibertsitate-tituludunentzako nazioartekotze bekak

Edukia: Beken kopurua: 100. Xedea: Nazioartekotzeko beken Programaren helburua hauxe da:...

Ikus-entzunezkoen proiektuak landu eta produzitzeko eta gidoiak idazteko laguntzak

Edukia: Laguntzen modalitateak: - Zinema eta telebista proiektuen garapena. - Ikus-entzunezko...

Euskadiko goi mailako kirolarientzako Basque Team Fundazioaren bekak

Edukia: Oinarri hauen xedea da Basque Team Fundazioak mailako kirola sustatzeko Euskal Autonomia...