Eduki publikatzailea

angle-left "Gasteiztarrak arraun the world" udako argazki-hizki lehiaketa

"Gasteiztarrak arraun the world" udako argazki-hizki lehiaketa


IRAGARLEA
Oihaneder Euskararen Etxea ; Gauekoak
DATA
2018-09-21

Edukia: 

Hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da, eta argazki-sortari nahiz argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da (1500-2000 karaktere). Argazki eta testuak oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali behar dira. Horrez gain, lehiakide bakoitzak sortako argazki bat aukeratu eta Facebook, Twitter edo Instagram-era igo beharko du bere argazki sortaren izenburua zehaztuz. Igotzean #GasteiztarrakArraun traola erabili beharko du eta @oihaneder_etxea eta @gauekoak aipatu. Sariak: lau argazki-sorta sarituko dira (250 € sorta bakoitzeko).

Saritutako lau lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan asteburu pasa kulturala irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €) eta azokan gastatzeko 100 €ko bonoa. Bi kategoria: 1) 18-30 urte. 2) 30 urtetik gorakoak.

Epea:

Lanak ekainaren 21etik irailaren 21era aurkeztuko dira.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Oihaneder Euskararen Etxea Frai Zacarías Martínez kalea 2 - 01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 161616 (3438) / 615 986832

oihaneder@oihaneder.eus

21/09/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

XV. "Arabako Mendialdea: ezagutzeko eta gozatzeko ingurunea" argazki-lehiaketa

Gaia: Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeko eta ingurune natural, sozial eta artistikoa,...

"Gasteiztarrak arraun the world" udako argazki-hizki lehiaketa

Edukia: Hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da, eta argazki-sortari nahiz argazki...

Argazki lehiaketa "Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko ezohiko edertasunak"

Gaia: Vitoria-Gasetizko Alde Zaharra (merkataritza, ostalaritza, jarduerak). Formatua:...