Eduki publikatzailea

angle-left Arte Vital 2018 lehiaketa

Arte Vital 2018 lehiaketa


DATA
2018-05-29

Baldintzak

Zirkuitu komertzialetan erakusketa indibidualik egin ez duten eta Araban jaioak diren edo, Lurralde Historiko honetan jaioak izan ez arren, bertan bizi diren artistak.

Edukia:

Lanak: gaia eta teknika libreak dira. Lehiaketa honako arte plastiko hauetarako dago irekita: pintura, eskultura eta argazkigintza.

Artista bakoitzak lan bakarra aurkez dezake, eta lan horrek berria, originala, ezezaguna eta sinatua izan behar du. Bi dimentsioko lanak ez dira 1,50 m baino handiagoak izango, ezta 0,45 m baino txikiagoak ere, edozein alderditan. Hiru dimentsioko lanek ez dute 1,50 m-tik gorako neurririk izango, ezta 50 kg-tik gorako pisurik ere. Kasu bietan, lan horien instalazioak muntaia berezirik beharko balu egokitzeko, artistak berak egingo luke, lana entregatzen duen egunean. Argazki-lanak eskegitzeko prest entregatu beharko dira, eta erakutsiak izan daitezen teknikoki ondo eginda.

Lanak jasotzea: zuzenean entregatu beharko dira Luis Ajuria Erakusketa Aretoan, Posta kalea 13-15, 1.a, Vitoria-Gasteiz, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era; behar bezala bete den inskripzio buletinarekin batera, egunean dagoen NANaren edo errolda agiriaren kopia bat eta curriculum laburra.

Epea: maiatzaren 28 eta 29an aurkeztu beharko dira.

Sariak: 1. saria 2.000 € / 2. saria 1.500 € / 3. saria 1.000 €. 500 euroko bi accesit.

 

Informazio gehiago

Kontaktua: Vital Fundazioa. Aiztogile 24. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 162157

jfpinedoobs@fundacionvital.eus


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako XXII Margo Lehiaketa

Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta gaia librea da. Sariak Urriaren 30ean...

Santurzine: Santurtziko film laburren jaialdia

Edukina: 2018ko irailaren 28tik, ostirala, urriaren 20ra, larunbata, bitartean izango dena....

#CedefopPhotoAward lehiaketa

Sariak: Lehen eta bigarren sariak: Vienara bidaia Lanbide Heziketaren Europear Astera. Hirugarren...