Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Beldur Barik: gazteentzako bideo-lehiaketa

Beldur Barik: gazteentzako bideo-lehiaketa


IRAGARLEA
Emakunde
DATA
2021-11-05

Baldintzak:

12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak.

Parte hartzerako hiru kategoria daude:

  • 1. kategoria: 2008an eta 2009an jaiotakoak (2021ean 12 edo 13 urte beteko dituztenak).
  • 2. kategoria: 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoak (2021ean 14-18 urte beteko dituztenak).
  • 3. kategoria: 1995 eta 2002 bitartean jaiotakoak (2021ean 19-26 urte beteko dituztenak).

Edukia:

Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Beldur Barik jarrerak “bere bikote edo bikote-ohiaren eskuz indarkeria fisikoa pairatzen duen emakume heldua”ren estereotipoa gainditzea eskatzen du eta neska gazteek euren bizitzen esparru guztietan sufritzen dituzten indarkeria sexistaren manifestazio anitzak ikusarazteko lan egiten du, hauek euren eguneroko testuinguru eta esparru guztietan hautematen den desorekaren ondorio direlarik.

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kamararen aurrean irakurritako hausnarketazko textuak, bideoklipak, fotografiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiritar esku-hartzeak, etab.

Audio-euskarria duen adierazpen artistiko orok euskarazko edo/eta gaztelerazko azpitituloak izan beharko ditu.

SARIAK:

  • 1. kategoriako saria: 400 €.
  • 1. kategoriako aipamen berezia: 200 €.
  • 2. kategoriako saria: 400 €.
  • 2. kategoriako aipamen berezia: 200 €.
  • 3. kategoriako saria: 400 €.
  • 3. kategoriako aipamen berezia: 200 €.
  • Ikus-entzunezko lan onenari saria*: 300 €.
  • Parte-hartzeari saria**: 300 €.

Informazio gehiago

Kontaktua: Emakunde. Manuel Iradier Kalea, 36. 01005 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 01 67 00


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Beldur Barik: gazteentzako bideo-lehiaketa

Edukia: Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen...

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak