Eduki publikatzailea

null Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak (2020-2021 ikasturtea - Euskadi)

Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak (2020-2021 ikasturtea - Euskadi)


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
DATA
2020-10-25
Goi mailako ikasketetarako Eusko Jaularitzaren diru laguntzak

Deialdi honen xedea da goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

c) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

d) Goi-mailako arte-ikasketak.

e) Goi-mailako ikasketa militarrak.

f) Goi-mailako erlijio-ikasketak.

e) Master ofizial bat egin behar duten ikasleak. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2020. urtean ematea.

ESKAERA AURKEZTEKO EPEAK (Deialdian ikusi): 

1.– Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 25ean bukatuko da ikasle guztientzat.

2.– Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost egun balioduneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2020ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

3.– Eskatzaileek haietan matrikulatzeko epeak 2020ko abenduaren 31 baino geroago bukatzen duen ikasketak egiten badituzte eta ezin badute beka ikasturte honetan eskatu, 2021-2022ko ikasturtean eskatu ahal izango dute, betiere ikasketa horiek 2022ko ekainaren 22an baino lehenago bukatzen badute.

Informazio gehiago

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, behea

Vitoria-Gasteiz


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Komunikazio instituzionalari buruzko prestakuntza beka Senatuan

Edukia: • Beken kopurua: 3 beka. •Iraupena: urtebete. •Hileko soldata: 900 €. Informazio gehiago

Artxibistika, bibliotekonomia eta dokumentazio arloetan prestakuntza bekak Senatuan

Edukia: Beken kopurua: 15 beka. •Iraupena: urtebete. •Hileko soldata: 800 €. Informazio gehiago

Langabezian, ABEEEn dauden edo pandemiaren ondorioz diru sarrerak galtzen dituzten partikularrentzako Legutioko Udalaren laguntzak.

Deialdi honen helburua da onestea langabezian, ABEEEn dauden edo pandemiaren ondorioz diru...