Eduki publikatzailea

angle-left Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko bekak - Bizkaiko Foru Aldundia

Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko bekak - Bizkaiko Foru Aldundia


IRAGARLEA
Bizkaiko Foru Aldundia
DATA
2019-05-31

Baldintzak: 

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea. 

b) Orain, eta gutxienez 2014ko uztailetik, administrazio auzotartasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean dutela egiaztatuko dute. Ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden unibertsitate edo fakultate batean egin dituztenen eskariak ere onartuko dira. 

c) 1. artikuluan aipatutako ikasketak 2015eko ekainean, edo gerora amaitu dituztenak izango dira.  d) Hizkuntzen ezagutza/maila bikaina izango dute, destinoko unibertsitatearen arabera baloratuko dena. Beste hizkuntzarik jakitea meritutzat jo daiteke.  Brujasko Europa Ikastegirako, bistakoa denez, ezinbestekoa izango da, erabat, ingelesean eta frantsesean maila bikaina egiaztatzea. 

 

Edukia: 

Xedea:  Batez ere Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan zein Soziologian lizentziadun edo graduko unibertsitate mailako tituludun pertsonentzako bekak deitzea, Europako Batasunarekin zerikusia daukaten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko. Ikasketak Belgikako Brujasko Europa Ikastegian edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egingo dira. 

Zenbatekoa: 12.000 €/24.000 €.

Informazio gehiago

Kontaktua: 

Bizkaiko Foru Aldundia /  Diputazio kalea, 7 /  48008 Bilbo /  Telefonoa: 944 068 000


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Infogaztea Zozketa : Azkena Rock Festival jaialdirako bonu bikoitza

Saria: 2019ko Azkena Rock Festival Jaialdirako 2 egunetarako bonu bikoitz bat + backstagera...

Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko bekak - Bizkaiko Foru Aldundia

Edukia: Xedea: Batez ere Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean,...

2018-2019 ikasturteko Batxilergoko sari bereziak Euskadin

Edukia: - 15 sari emateko deia egiten da. - Sari Berezia jasotzen duten ikasleak Batxilergoko...