Ekintzaileentzako bekak
Eduki publikatzailea
Ekintzaileentzako bekak
- IRAGARLEA
- Vitoria-Gasteizko Udala
- DATA
- 2025-09-26

Baldintzak:
Honako hauek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak:
- Adinez nagusia izatea.
- Gasteizen erroldatuta egotea.
- Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresa sortzeko enpresa-ekimen bat garatzen aritzea. Garapen-fasean dauden proiektuak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, deialdiaren helburua ekimen ekintzaile berriak definitzeko eta abian jartzeko prozesua babestea baita.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez egotea eta norberaren konturako jarduera ekonomikorik egiten ez aritzea.
- Aurreko urteetan bekaren onuradun ez izatea.
Edukia:
- Ekintzailetzaren kultura sustatzea eta ekintzaileei laguntzea beren enpresa-proiektuaren garapen-aldian. Era berean, deialdi ireki honen bidez, gizarte- eta ingurumen-ehunean eragin positiboa duten proiektuak sortzea bultzatu nahi da.
- Eskaerak eta epeak:
- Deialdi honek eskaerak egiteko bi epe izango ditu:
- Lehenengo epea deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2025eko ekainaren 13an amaituko da, egun hori barne.
- Bigarren epe bat, 2025eko ekainaren 14tik irailaren 26ra arte, egun hori barne.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https// sedeelectronica. vitoria-gasteiz.org.
- Udalaren bulego teknikoak, Dublang Pintorea kalean, 8: 30etatik 14:00etara, (beti 010 telefonoan edo www. vitoria-gasteiz.org udal webgunean hitzordua eskatu ondoren)
- Gizarte-etxeen sareko herritarrei arreta emateko bulegoak (010 telefonoan edo www.vitoria-gasteiz.org udal-webgunean hitzordua eskatu ondoren).
telefonoa 010 www.vitoria-gasteiz.org
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Garraiorako eta ikasketei eta prestakuntzari laguntzeko dirulaguntzak
Xedea: Dirulaguntza, 24-25 ikasturtean unibertsitate-hezkuntza arautuko, batxilergoko eta...

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak