Eduki publikatzailea
Zalduondoko Udalaren 2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko beka deialdia
- IRAGARLEA
- Zalduondoko Udala
- DATA
- 2020-10-31

Baldintzak:
a) Zalduondoko udalerrian erroldatuta egotea, bai egindako ikastaroaren hasieran bai amaieran.
b) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.
c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea.
d) Barnetegiren batean ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Edonola ere, ikastaroetarako baino ez da emango dirulaguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.
e) Hautatutako ikastaroa helduen euskalduntze edo alfabetatzeko curriculumaren urrats baten parekoa izango da gutxienez.
f) Gutxienez, eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da, edo ikastaroa gainditu.
g) Euskara ikasteko beste dirulaguntzaren bat (Merkataritza Ganbera, HABE…) jasotzeko aukera izanez gero, horiek eskatzea.
h) Ikastaroa 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartean egina izatea.
h) Haber realizado el curso entre el 1 de octubre del 2019 y el 30 de septiembre del 2020.
Xedea:
Euskararen egoera normalizatzea eta, bereziki, Zalduondoko herritarrek hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzea
Zalduondoko Udala. Arbín Auzoa, 37. 01208 Zalduondo. Araba. Tel: 945 314 534
azalduondo.begona@ayto.alava.eus
azalduondo.begona@ayto.alava.eus
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 3 beka
Edukia: Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da: 1. motako beka:...

Atzerrian formakuntzarako MAEC-AECID bekak gazteentzat (atzerrian arte, hezkuntza, zientzia eta kultura arloetako formakuntza)
Edukia: Erromako Espainiako Errege Akademiako (RAER) arte- eta ikerketa-egoitzen programa (ROMA...

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen eta materialerako 2021eko dirulaguntzak
Edukia: Deialdiaren xedea hau da: dirulaguntzak ematea gauzatzen laguntzeko gazte edo astialdi...