Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null 2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko bekak

2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko bekak


IRAGARLEA
Zalduondoko Udala
DATA
2022-10-30
Euskara ikasteko dirulaguntzak

Baldintzak:

  • Zalduondoko udalerriko erroldan egotea, bai ikastaroa hasterakoan, bai ikastaroa bukatutakoan.

  • 16 urte baino gehiago edukitzea izena eman orduko.

  •  Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onetsitako euskaltegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea.

  • Barnetegia burutuz gero, aurreko puntuan esandakoak betetzea.

  • Aukeratutako ikastaroak Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzerako Oinarrizko curriculumaren maila bat gainditzeko beste ordu jasotzen direla bermatu beharko du.

  • Gutxienez ehuneko 80ko asistentzia bermatzea edo ikastaroa gainditzea.

  • Euskara ikasteko beste diru-laguntzarik eskuratzeko aukera izanez gero (Merkataritza Ganbarak, HABEk ... luzatutakoa) diru laguntza eskatuta izatea.

  • Ikastaroa 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean egina izatea

Laguntzen zenbatekoa:

  • Eskatzailea langabe egonez gero, matrikularen ehuneko100 jasoko du. Beti ere, araudian agertzen den diru-laguntza kopuru maximoa gainditzen ez badu. Hala balitz kopuru maximoa jasoko luke.
  • Gainerakoek matrikula osoaren ehuneko 50 jasoko dute. Beti ere, araudian agertzen den diru-laguntza kopuru maximoa gainditzen ez badu. Hala balitz kopuru maximoa jasoko luke.
  • Diru-laguntza kopuru maximoak 600 eurokoak izango dira.
  • Eskatzaileek ikastaroaren iraupenaren ehuneko 40 baino gehiago lan eginez gero, laguntza ehuneko 50ekoa izango da. Ehuneko 40 baino gutxiago lan eginez gero, langabetu moduan hartuko da eta ehuneko 100 jasoko du.
  • Eskatzaile batek lanaldi partzialeko kontratua edukiz gero , eta lanaldia ehuneko 40koa ( 40 ordu astean) baino txikiagoa bada langabetu bezala hartuko da eta matrikula osoa jasoko du. Lanaldia ehuneko 40koa baino handiagoa bada matrikularen ehuneko 50 jasoko du.
  •  Beste erakunde batetik diru-laguntza eskuratuz gero, eta matrikula baino kopuru baino txikiagoa jasotzekotan, Zalduondoko Udalak diferentzia luzatuko du, beti ere, araudian agertzen den diru-laguntza kopuru maximoa gainditzen ez badu.

Informazio gehiago

Zalduondoko Udala

31/10/2022

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Lehiaketei eta sariei buruzko informazioa

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Euskara ikasteko dirulaguntza. 2021-2022 ikasturtea

2021eko urriaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean emandako ikastaroak Informazio gehiago