Eduki publikatzailea

null Hizkuntza-bekak 2020 - Atzerriko egonaldietarako bekak

Hizkuntza-bekak 2020 - Atzerrikko egonaldietarako bekak


IRAGARLEA
Fundación Vital Fundazioa
DATA
2020-05-12

 

Baldintzak:

Hautatze-prozesuan ondoko alderdiak hartuko dira kontuan:

Ordainsaririk gabeko lan-praktikak C1 mailarekin: 8 puntu. Ordainsaririk gabeko lan-praktikak B2 mailarekin: 6 puntu. Ordainsaririk gabeko lan-praktikak B1 mailarekin: 5 puntu. Ordainpeko lana B2 mailarekin: 4 puntu. Ordainpeko lana B1 mailarekin: 3 puntu. 2018ko ikasturtean Hizkuntza Fundazioan ikastaroa egitea: 3 puntu. 19 eta 35 urte bitartekoa izatea: puntu 1. + 35 urtetik gorako hautagaiak ez dira kanpoan utziko. + Hautagaien artean berdinketa badago, zozketa egingo da.

 

Edukiak:

Vital Fundazioak 20 beka ematen ditu Britainia Handian eta Irlandan praktikak edo lana ingelesez egiteko. 2.000 € ordainsaririk gabeko lan-praktiketarako. 1.000 €-raino (*) ordainpeko lanetarako. Hamabi asteko egonaldiak eskaintzen dira, ingeles eskola-saioak eta ordainpeko lanak edo ordainsaririk gabeko lan-praktikak uztartuz: 4 asteko eskola-saioak eta 8 asteko lanaldi edo praktikak. Egonaldia 2020ko ekainaren 9tik abenduaren 19ra arteko epealdian izango da. Eskatzaileak bere gain hartu behar ditu aukeratutako programako bidaiaren, egonaldiaren (**), eskolen eta jatekoen gastuak, bekaren zenbatekoa kenduta.

Epea:

Eskaerak egiteko epea 2020ko apirilaren 1etik maiatzaren 12ra arte izango da.

 

Informazio gehiago

becas@fundacionvital.eus


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Diru-laguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren diru-laguntzak

'Luis Mariano' gazteentzako kantu lehiaketa

'Luis Mariano' gazteentzako kantu lehiaketa

Sariak: 6.000 €/ 4.500 €/ 3.000 €/ 2.000 €/ 2.000 €. Saria kontratu bat izango da, elkarte horren...

'Blas de Otero' poesia saria

'Blas de Otero' poesia saria

Modalitateak eta sariak: - Euskara: 5.500 €. - Gaztelania: 5.500 €. Lanak aurkezteko epea 2020ko...