Eduki publikatzailea

angle-left Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak (2018-2019 ikasturtea - Euskadi)

Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak (2018-2019 ikasturtea - Euskadi)


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Eskaera aurkezteko epeak: 

1.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 1ean bukatuko da. 

2.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean bukatuko da. 

3.– Beste unibertsitate batean nazio edo nazioarte mailako programa batean parte hartzen bada, eskabideak aurkezteko epea jatorrizko unibertsitateari dagokiona izango da. 

4.– Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost egun balioduneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2018ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere. 

5.– Matrikulatzeko epea 2017ko abenduaren 31ren ondorengoa den ikasketak egiten dituzten eta, arrazoi horrengatik, 2017-2018 ikasturtean beka eskatu ezin izan zuten pertsonen kasuan, aurreko puntuetan adierazitako epeen arabera jokatuko da, betiere ikasketa horiek amaitzeko data 2019ko ekainaren 30a baino lehenagokoa bada.

Informazio gehiago

Kontaktua: 

Zuzenean:  Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   - Andia, 13 Donostia-San Sebastián   - Gran Vía, 85 Bilbo  

Telefonoa: 012

31/12/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

"Gasteiztarrak arraun the world" udako argazki-hizki lehiaketa

Edukia: Hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da, eta argazki-sortari nahiz argazki...

Argazki lehiaketa "Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko ezohiko edertasunak"

Gaia: Vitoria-Gasetizko Alde Zaharra (merkataritza, ostalaritza, jarduerak). Formatua:...

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV Ikastaroa (2018-2019)» egiteko matrikula-gastuak ordaintzeko 5 beka unibertsitate-tituludunentzat

Edukia: a) A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle...