Eduki publikatzailea

null Euskarazko bekak

Euskarazko bekak


IRAGARLEA
Barrundiako Udala
DATA
2020-10-31

Baldintzak 

  • Barrundian erroldatuta egotea.
  • Euskara eskoletan ehuneko 75etik gorako asistentzia egiaztatzea edo, hala badagokio, HABE edo gaitasun probak egiaztatzen dituen beste edozein organismo ofizialetan matrikulatuta dagoen ikastaroa gainditu izana egiaztatzea.

Edukia:

2019-2020 ikasturteko ekitaldian zehar (2020ko urriaren 1era bitarte) egindako ikastaroen arabera onartuko dira bekak eta honako terminoetan eskainiko da diru-laguntza:
a) 2019ko urritik 2020ko irailera bitarteko denboraldian eskatzaileak sei hilabetez baino gehiagoz langabezian edo ikasketa ofizialak egiten izan badira, bekaren zenbatekoa ikasketa gastuen ehuneko 95ekoa izango da gehienez (garraioak eta bestelako gastuak kanpo).
b) 2019ko urritik 2020ko irailera bitarteko denboraldian eskatzaileak sei hilabetez baino gehiagoz langabezian edo ikasketa ofizialak egiten izan ez badira, bekaren zenbatekoa ikasketa gastuen ehuneko 90ekoa izango da gehienez (garraioak eta bestelako gastuak kanpo).
Gehienezko beka honako terminoetan zehaztuko da:

1. Langabezian edo ikasketa ofizialak egiten izan diren hartzaileak: 800,00 euro.
2. Langabezian eta ikasketa ofizialak egiten izan ez diren hartzaileak: 700,00 euro.

Informazio gehiago

Kontaktua: Barrundiako Udala. Boilar 12 - 1206. Ozaeta Barrundia 945 317006. abarrundia.isabel@ayto.araba.

abarrundia.isabel@ayto.araba.eus


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Non ikusten duzu Europa Euskadin?: gazteentzako argazki lehiaketa

Edukia: Euskal Autonomia Erkidegoan, EGEFek emandako finantzaketa jaso duten proiektuak edo...

Lan Harremanetarako unibertsitate tituludunentzako dirulaguntzak

Lan Harremanetako unibertsitate tituludunentzako prestakuntza praktikorako beka Kantabria

Edukia: Iraupena: urtebete. Hileko zenbatekoa: 800 €. Informazio gehiago