Eduki publikatzailea

null Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean. Ekintzaileentzat Kabiene elkarteak duen elkarlanguneanaren erabilerarako beka

Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean. Ekintzaileentzat Kabiene elkarteak duen elkarlanguneanaren erabilerarako beka


IRAGARLEA
Usurbilgo Udala
DATA
2021-09-30
Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean. Ekintzaileentzat Kabiene elkarteak duen elkarlanguneanaren erabilerarako beka

Baldintzak:

  1.  Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean(Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden pertsonak lehentasunez.
  2. Enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonak.
  3. Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon eta lan egiteko leku bat behar duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  4.  Elkarteak.
  5.  Sortzaileak, arte eszenikoak, plastikoak, literatura arteak, ikus-entzunezko arte edo kulturako beste zenbait adierazpen artistiko lantzen badituzte.

Edukia:

Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea,
norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean, jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik.
Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Dirulaguntzaren onuradunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari.
Jarduera proiektuarekin hasi berriak, Beterri- Buruntza ekinean, enpresak sortzen laguntzeko
aholkularitza zerbitzuaz baliatu ahal izango dira. Ideia batetik abiatu eta proiektu bat garatzerakoan, enpresaren bideragarritasun plana prestatzerakoan eta abian jartzekoan (finantzaketa, lege-irizpideak, dirulaguntzak) laguntza eskuratu ahal izango dute.
Bestalde Beterri-Buruntza Udalen Elkarlan Sorguneen programaren bitartez eskualdeko
zentroen sare bat sortzea sustatu nahi da, ekimen publiko-pribatuaren bidez, eta horren bidez, eremu horiek erabiliko dituzten pertsonen arteko trukeak eta elkarlana bultzatuko da. Beterri Buruntza Elkarlan espazioa proiektuan sortzen den sarean ere kokatzen da proiektu hau, Kabieneren partehartzearen eskutik.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Usurbilgo Udala
Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g
20170 Usurbil (Gipuzkoa)

30/09/2021

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Ingurmenari buruzko TikTok lehiaketa

Gasteiz planeta hobe baten alde - TikTok lehiaketa

Xedea Herritarrek gogoeta eta ingurumena zaintzeko sormen-gaitasuna sustatzea. Horretarako, bi...

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Ayudas para fomentar la igualdad en el deporte femenino

Arabako kirol-klub eta -elkarteentzako diru-laguntzak, emakumeen kirol federatua sustatzeko

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federatuan nabarmena da genero arrakala: 2019an,...