Eduki publikatzailea

angle-left Gazte Sortzaileak beka

Gazte Sortzaileak beka


IRAGARLEA
Vitoria-Gasteizko Udala. Euskera Serbitzua
DATA
2018-07-01

Baldintzak: 

16 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har lezakete.

Hiru kategoria antolatu dira: 16-24, 25-35 eta bestetik, sorkuntza arlo ezberdinak uztartuko dituzten proiektuak batzen dituena (kasu horretan 16 eta 30 urte bitarteko gazteak izan behar dira). Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak, bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke, eta elkarte edo entitate batean izenean egiten badute hala adierazi beharko dute eskaeran bertan.

Pertsona bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake.

 

Edukia:

a) gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.

b) Gasteizko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.

c) gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.  Deialdi honetara aurkeztuko diren kultur ekitaldi edo proiektuak inoiz taularatu gabeak izango dira. Euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira. Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo egokitzapenak, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute.  

Proiektuak bidaltzea:

Uztailaren 2ra arte bidali daitezke helbide honetara: Gasteizko Udala (Erregistro Nagusia Teodoro Dublang margolaria 25. 01008. Vitoria-Gasteiz) edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Lanak posta elektronikoz bidali daitezke (horretarako azken eguna ekainaren 29a izango da).

 

Informazio gehiago

Vitoria-Gasteizko Udala. Euskara Zerbitzua  Frai Zacarias Martínez 2

Oihaneder Euskararen Etxea  01001 Vitoria-Gasteiz  Tel.: 945 161522

gazteria@vitoriagasteiz.org

01/07/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

'Komikia eta itsasoa' komiki lehiaketa

Edukia: Sariak: 1.200 € / 800 € / 500 €. Informazio gehiago

La Caixa: Europan graduondoko ikasketak burutzeko 75 beka

Edukia: - Joan-etorriko txartela. - Matrikula. - 1.100 euro material akademikoa erosteko +...