Eduki publikatzailea

angle-left Gazte Sortzaileak beka

Gazte Sortzaileak beka


IRAGARLEA
Vitoria-Gasteizko Udala. Euskara Zerbitzua
DATA
2019-07-02

Baldintzak:

16 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har lezakete. 

Hiru kategoria antolatu dira: 16-24, 25-35 eta bestetik, sorkuntza arlo ezberdinak uztartuko dituzten proiektuak batzen dituena (kasu horretan 16 eta 30 urte bitarteko gazteak izan behar dira). 

Proiektu honetan parte hartzeko, partaideek Gasteizen edo lurralde historikoan erroldaturik egon behar dute edo gutxienez bertan ikasten egon: unibertsitatean, batxilergoan edo lanbide heziketan. Kasu horretan matrikularen agiria aurkeztu beharko dute, erroldaturik ez badaude

Helburuak:

a) Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.

b) Gasteizko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez. c) Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.  Deialdi honetara aurkeztuko diren kultur ekitaldi edo proiektuak inoiz taularatu gabeak izango dira. Euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira. Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo egokitzapenak, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute.

 

Informazio gehiago

Kontaktua:

Vitoria-Gasteizko Udala. Euskara Zerbitzua  Frai Zacarias Martínez 2 - Oihaneder Euskararen Etxea  01001 Vitoria-Gasteiz  Tel.: 945 161522

02/07/2019

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Folkloreari buruzko ikerketa beka

Edukiak: Zenbatekoa: 4.500 €. Gaia: Dantza eta herri musika.

Landa-garapen, berrikuntza eta baso-politika sailan prestakuntza praktikorako bekak

Edukia: Beken kopurua: 10. Hileko zenbatekoa: 1.150 €. Iraupena: urtebete Informazio gehiago

Vulcanus bekak: unibertsitateko ikasleentzako Japoniako enpresetan praktikak egiteko bekak

Edukia: Zenbatekoa: 1.900.000 yen bidaia gastuetarako + ostatua enpresaren kontura izango da....