Eduki publikatzailea

null 2019/2020 ikasturte akademikoan musika ikasketak egiteko laguntzetarako

2019/2020 ikasturte akademikoan musika ikasketak egiteko laguntzetarako


IRAGARLEA
Donemiliagako Udala
DATA
2020-09-23

 

Onuradun izango dira jardueran izena ematen duten unean adingabeak direnak, baldin eta, diruz lagunduko den jardueran izena emateko epea hasi aurretik, gutxienez sei hilabetez segidan Donemiliagako udalerrian erroldatuta egon badira, eta Donemiliagako Udalak edo musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuek egindako musika jardueretara joaten badira, salbu eta hitzartuek egiten dituztenetara, 2019/2020 ikasturtean

Helburua: Finantzatzen laguntzea Donemiliagako udalerrian erroldaturiko adingabeek udalak berak eta musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuek 2019/2020 ikasturtean antolaturiko musika ikasketetan izena emateak eragindako gastuak, salbu eta udalak hitzartutako musika eskoletako izen emateen gastuak.

Zenbatekoa: Onuradun bakoitzak gehienez ere dirulaguntza hau jaso ahalko du: * 180,00 euro, baldin eta onuradunak izena eman badu Donemiliagako Udalak antolaturiko musika ikasketetan. * 180,00 euro, baldin eta onuraduna musika ikasketetako bi maila edo gehiago egiten ari bada musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuetan. * 130,00 euro, baldin eta onuraduna musika ikasketen arlo bat egiten ari bada musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuetan. Oinarrietan jasoriko dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izango musika ikasketen kostu osoaren ehuneko 50 baino gehiago, eta era berean, ezingo da gainditu udal aurrekontuaren gehienezko muga. Onetsitako aurrekontuko aplikazioa nahikoa ez bada eskaera guztiei aurre egiteko, gehienezko dirulaguntza proportzioan murriztuko da.

Informazio gehiago

Donemiliagako Udala Andia 9 , 01208  Erdoñana - Araba Tel. 945300472

asanmillan.general@ayto.araba.eus

23/09/2020

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen instituzioak elkarte eta beste entitate batzutaerako ematen dituzten dirulaguntzak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak