Eduki publikatzailea

angle-left Elkarteek, kirol klubek edo pertsona fisikoek egiten dituzten gizarte eta kultura ekimenak eta kirol ekimenak finantzatzeko laguntzak 2019 (Donemiliagako Udala)

Elkarteek, kirol klubek edo pertsona fisikoek egiten dituzten gizarte eta kultura ekimenak eta kirol ekimenak finantzatzeko laguntzak 2019 (Donemiliagako Udala)


IRAGARLEA
Donemiliagako Udala
DATA
2019-09-24

Baldintzak:  1. Irabazteko asmorik gabeko elkarteak eta kirol taldeak, behar bezala erregistratuta daudenak:  a) Egoitza udalerrian dutela bertan soilik ari diren elkarteak eta kirol taldeak, programak edo jarduerak egiten dituztenak. b) Udalerrian kokatzen ez diren elkarteak eta kirol taldeak, udalean ezarriko diren edo udalerri inguruan egingo diren gizarte, kultura edo kirol programei ekiten dienak, bai udalerrian bazkide kopuru nabarmena izateagatik bai jardueran udalerriko partaide asko egoteagatik.

2. Udalerrian erroldatutako pertsona fisikoak, dirulaguntza ematea eragiten duten jarduerak egiten dituztenak.

3. Pertsona fisikoen elkarteak, nortasun juridikorik ez eduki arren hainbat kide udalerrian erroldatuta badituzte, dirulaguntza jaso ditzaketen proiektuak edo jarduerak, hain zuzen ere Udalaren jarduna osatzen dutenak eta udalerriko herritarrentzat onuragarritzat jotzen direnak, egin ahal badituzte.

Deialdiaren helburua:

2019. urtean gizarte eta kultura arloko zein kirol arloko programak eta jarduerak egiten laguntzea, baldin eta udalerrian egingo badira edo udalerrirako interesekotzat jotzen badira, eta udalaren jarduna osatuko badute. 

Informazio gehiago

Kontaktua:

Donemiliagako Udaletxea  Andia 9, b - Erdoña  01208 Donemiliaga  Tel.: 945 300472 Faxa: 945 312081

asanmillan.general@ayto.araba.eus


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Eskualdea. Komisariotza proiektu bat eta hiru ekoizpen proiektu hautazeko deialdia

Helburua: Arabako Lurralde Historikoko hiru tokitarako beste hainbeste proiektu artistiko...

Euskara ikasteko laguntzak Donemiliagan

Xedea: 2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea da, udako ikastaroak...