Eduki publikatzailea

null 2019-2020ko Iruraiz-Gaunako Udalaren euskara ikasteko laguntzak

2019-2020ko Iruraiz-Gaunako Udalaren euskara ikasteko laguntzak


IRAGARLEA
Iruraiz-Gaunako Udala
DATA
2020-11-30
euskara ikasteko dirulaguntzak

Onuradunak:

a) Iruraiz-Gauna udalerrian erroldatuta egotea, bai ikasturte hasieran bai amaieran.

b) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegiren baten matrikulatuta egotea. Hala ez bada, aipatutako euskaltegietako matrikulak hartuko dira aintzat; hain zuzen ere, ezaugarri bertsuak dituen matrikularik garestiena.

d) Barnetegiren baten ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Ikasketetarako baino ez da emango diru-laguntza; ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.

e) Hautatutako ikastaroa, gutxienez, euskalduntzeko edo alfabetatzeko urrats baten parekoa izan behar da.

f) Gutxienez eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da, edo ikastaroa gainditu.

Xedea:

Euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea, udako ikastaroak eta barnetegiak barne (joanetorrien gastuak, mantenukoak eta ostatukoak izan ezik), euskararen egoera normalizatzeko eta, bereziki, hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzeko.

Informazio gehiago

Iruraiz-Gaunako Udala - Azilu, 4 01193 Azilu, Álava Tel.: 945 300991

30/11/2020

Eduki publikatzailea

Azken bekak

komikien artisteentzako sariak

ARGH komiki-gidoi saria

Edukia: Saria: 1.200 €. Informazio gehiago

artisteentzako sariak

'Climent Muncunill i Roca' artista gazteen saria

Edukia: Sariak: 2.400 €/ 1.200 €. Informazio gehiago

nazioarteko lehiaketak

Gazteriaren Carlomagno sari europarra

Edukia: Europa maila edo nazioarteko mailako elkar ulertzea bultzatzen duten proiektuak saritzeko...