Eduki publikatzailea

angle-left Iruraiz-Gaunako Udalaren euskara ikasteko laguntzak

Iruraiz-Gaunako Udalaren euskara ikasteko laguntzak


IRAGARLEA
Iruraiz-Gaunako Udala
DATA
2018-10-31

Baldintzak: 

a) Iruraiz-Gaunako udalerrian erroldatuta egotea, bai ikasturte hasieran eta bai amaieran. 

b) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegiren baten matrikulatuta egotea. Hala ez bada, aipatutako euskaltegietako matrikulak hartuko dira aintzat; hain zuzen ere, ezaugarri bertsuak dituen matrikularik garestiena.

d) Barnetegiren baten ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Ikasketetarako baino ez da emango dirulaguntza; ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.

e) Hautatutako ikastaroa, gutxienez, euskalduntzeko edo alfabetatzeko urrats baten parekoa izan behar da. f) Gutxienez eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da, edo ikastaroa gainditu.

Edukia:

2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea, udako ikastaroak eta barnetegiak barne (joan-etorrien gastuak, mantenukoak eta ostatukoak ez), euskararen egoera normalizatzeko eta, bereziki, hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzeko. 

Informazio gehiago

Kontaktua:

Iruraiz-Gaunako Udala,  Acilu 4 01193 Acilu Tfno.: 945 300991 Fax: 945 312313

info@iruraiz-gauna.com

31/10/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Gaubeako Udalaren eskola garraiorako dirulaguntzak 2019-2020 ikasturterako

Edukia: Derrigorrezko hezkuntza baino maila altuagoko ikasketak egiten ari badira edozein...

Industria Digitaleko grado dualeko bekak

Edukia: Programa lehenengo mailako ikasleentzat da Informazio gehiago

EPEZ XIV. ERASMUS+ Internships for graduates

Edukia: 3 hilabeteko praktikak europar enpresetan. Titulu akademiko guztientzako aukera. Austria,...