Eduki publikatzailea

angle-left Asparreneko Udalaren euskara ikasteko laguntzak

Asparreneko Udalaren euskara ikasteko laguntzak


IRAGARLEA
Asparreneko Udala
DATA
2018-12-31

Baldintzak: 

Ikastaro hasieran zein amaieran Asparreneko udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoak, gainera betekizun hauek betetzen badituzte: a) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea. b) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi  eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea. Hala ez bada, aipatutako euskaltegietako ikastaroen matrikulak hartuko dira aintzat; hain zuzen ere, ezaugarri bertsuak dituen matrikularik garestiena. c) Barnetegiren batean ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Edonola ere, ikastaroetarako baino ez da emango dirulaguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu. d) Hautatutako ikastaroa helduen euskalduntze edo alfabetatzeko curriculumaren urrats baten parekoa izango da gutxienez. f) Ikastaroan eman diren orduen, gutxienez, ehuneko 80 jaso direla bermatu beharko da  edo, kasua denean, errendimendua nahikoa izan dela dioen hizkuntza normalkuntzarako teknikariaren egiaztapena aurkeztu. e) Euskara ikasteko beste dirulaguntzaren bat (Merkataritza Ganbara, HABE...) eskatuta edukitzea, horretarako aukera izanez gero.

Edukia: 

Eskaerak: udaletxeko erregistro orokorrean urriaren 31ra arte.

Informazio gehiago

 

Kontaktua:

Asparreneko Udala  Herriko enparantza 1  01250 Araia  Tel.: 945 304006 Faxa: 945 314507

31/12/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

'Komikia eta itsasoa' komiki lehiaketa

Edukia: Sariak: 1.200 € / 800 € / 500 €. Informazio gehiago

La Caixa: Europan graduondoko ikasketak burutzeko 75 beka

Edukia: - Joan-etorriko txartela. - Matrikula. - 1.100 euro material akademikoa erosteko +...