Eduki publikatzailea
Aldi baterako enplegu-erregulazioak COVID-19 eragindako langileentzako aparteko laguntzak
- IRAGARLEA
- Lanbide. Euskal Enplegu Zerbitzua
- DATA
- 2021-02-18

Baldintzak:
Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lansozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetakobazkide langileak, baldin eta 2020ko urriaren 1eanlan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute,Enpleguaren Aldeko Gizarte Neurrien irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 1., 2. edo 3. artikuluen ondorioz edo ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapengehigarriaren ondorioz luzatu edo baimendu diren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez, eta kontribuzio-mailako langabeziaprestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean. Horrez gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Deialdi hau EHAAn argitaratu baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta
benetan han bizitzea.
b) Lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik, Gizarte Segurantzan kotizatzen zuten kontingentzia arruntengatiko oinarria 20.000 euro edo gutxiago izatea urtean
Edukia:
- Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabeziaprestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.
Lanbide
- 945 160 600
- 630 305 452
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 3 beka
Edukia: Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da: 1. motako beka:...

Atzerrian formakuntzarako MAEC-AECID bekak gazteentzat (atzerrian arte, hezkuntza, zientzia eta kultura arloetako formakuntza)
Edukia: Erromako Espainiako Errege Akademiako (RAER) arte- eta ikerketa-egoitzen programa (ROMA...

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen eta materialerako 2021eko dirulaguntzak
Edukia: Deialdiaren xedea hau da: dirulaguntzak ematea gauzatzen laguntzeko gazte edo astialdi...