Euskalduntzeko laguntza ekonomikoak
Eduki publikatzailea
Euskalduntzeko laguntza ekonomikoak
- IRAGARLEA
- Arabako Foru Aldundia. Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saila
- DATA
- 2023-09-29

Baldintzak:
— Adinez nagusia izatea edo 2023an 18 urte betetzea.
— Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotea 2023ko irailaren 30a baino lehen.
— A1, A2, B1 eta B2 mailetako edozeinetan matrikulatzea HABEk Araban edo Trebiñun homologatutako euskaltegi batean.
Onuradunak Arabako edo Trebiñuko euskaltegi homologatu batean matrikulatu behar du 2023ko irailaren 30a baino lehen.
Matrikulatzeko orduan, euskaltegiak, hala badagokio, modulu bakoitzari dagokion deskontua aplikatuko du onuradun bakoitzaren kasuan.
Xedea:
HABEk homologatutako Arabako edo Trebiñuko euskaltegietan 2023-2024 ikasturterako A1, A2, B1 eta B2 mailetako matrikulazio-prezioa murrizteko dirulaguntza da.
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

"Blas Arratibel" 2023 artisau lehiaketa
Lehiaketak bi modalitate ditu, eta honako sari hauek ematen ditu: A modalitatea) Artisau-izaera...